DebaTEAk autismodun lagunentzat terapia okupazionala ireki du Uribarri gunean

DebaTea elkarteak autismo maila ezberdina duten pertsonei zerbitzua emateko espazioa ireki du gure Ikastolako Uribarri guneko Urbarzubi gelan. Bertan, terapia okupazionaleko esku-hartze zerbitzua ematen hasiko dira TEA (Espektro autistaren nahasmendua) duten haurrei, zein aniztasun funtzionala dutenei.

DebaTEa elkarteko kideei terapia jasotzeko zailtasunak biderkatu zitzaizkien joan zen ikasturtean Gasteizko Kulunka Elkartea itxi zenean, eta laguntza eske ate joka hasi ziren Debagoieneko Udal eta ikastetxeetan. Gauzak horrela, Aretxabaletako Udala, Arrasateko Udala, Kurtzebarri Eskola eta Arizmendi Ikastolako ordezkari batzuekin batera arazoari irtenbidea bilatzeko elkarlanean hasi ziren. Bada, Uribarri gunean daukagun Urdazubi gela eskaini genien beraien jardunerako erabil dezaten, eta dagoeneko martxan jarri dira jarduerarekin.

Eskaintza terapia okupazionala duten edozein haurrentzako eskaintzen da.

Bide batez, esan, apirilaren 5ean Autismoaren Egunaren bueltako ospakizuna egindo duela DebaTEA ekarteak Aretxabaletako Iralabarri plazan. 

Jarrain Goiena eta Mondraberrin argitaratutako albisteak.