Udalekuak
UDALEKU IBILTARIA DBH 4
Gaua goxo goxo pasa genuen Legutioko kiroldegiko egurraren gainean. Oraindik lehortu gabe zeuden mendiko zapatilak alde batera utzi eta bizikleten gainean jarri ginen!! Pedalkadaz pedalkada Landako urtegira iritsi ginen berehala. Deskantsu txiki baten ondoren, Ozaeta bideko aldapek gure hanka eta bihotza frogan jarri zituzten baina oraindik indartsu geunden eta Ozaetako parke batean lasai lasai bazkaldu…
Read MoreLEKEITIO 2024 – 1.TXANDA
Kaixo! Hemen behean ikusiko dituzue Lekeitiko 1.txandako nondik norakoak. Uztailak 1etik 7ra egingo ditugun eguneroko ekintza guztien laburpen bideoak aurkituko dituzue bertan. Sartu eta gozatu! 2024-07-06 Gora San Fermin! Eguna txupinazoa botaz eta haurrak esnatzen hasi dugu. Mendiko oinetakoak jantzi eta Otoio mendira abiatu gara. Beheranzkoan euri zaparradak harrapatu gaitu, baina lokatza gure laguna denez,…
Read MoreBerako Udalekuak 2024 – 1.txanda
Uztailak 3, asteazkena Goizean goiz jaiki eta bapo gosaldu ostean, autobus magikora abiatu gara. Hondarribira joan gara gure bi protagonisten bainujantziak berreskuratzeko asmo irmoarekin. Hondarribira heldu eta jolas batzuk egin eta herria ezagutzeko parada izan dugu. Ibilbidean, herriaren historian garrantzitsuak izan diren hainbat puntu ezagutu ditugu: 1367an PUTZUZAIN herrian ez sartzeko sorturiko harrizko harresi zaharra,…
Read MoreOtsagiko Udalekuak 2024 – 1.txanda
AZKEN EGUNA Neska-mutil maiteak, Atzera begiratu eta Otsagiko udalekuak elkarrekin igaro ditugun zazpi egun hauek gogoratzean, ezin dut saihestu tristura eta alaitasun nahasketa bat sentitzea. Tristura, gaur elkarri agur esango diogulako, eta bakoitzak bere bidea jarraituko duelako, baina baita poz izugarria ere, partekatu ditugun une ahaztezin guztiengatik. Aste honetan, elkarrekin barre egin, ikasi eta hazi…
Read MoreArizmendi Ikastola Udalekuak 2024
Gaur ekainak 27, hasten dira, Arizmendi Ikastolako udalekuak eta uztailaren 14an bukatuko dira. Arizmendi Ikastolako 750 ikaslek hartuko dute parte aurtengo Udalekuetan eta hauekin batera beste 150 hezitzailek. Dakizuen bezala, 15 txanda desberdin antolatuko ditugu, Gares, Bera, Viana, Lekeitio, Otsagi, Belagua eta Ibiltaria izango dira. Gure ikasleek aisialdiarekin gozatzeko aukera izango dute, naturaz gozatzeko, lagun…
Read MoreBadatoz Arizmendi Ikastolako udalekuak!
Uda iristeko gero eta gutxiago falta den honetan, udalekuak ate joka ditugu. Azken ikasturteetan bezala, ikasturte honetan ere, Arizmendi Ikastolan Udalekuetako izen ematea zabaldu dugu; 15 txanda antolatuko ditugu, ekainaren 27an hasi eta uztailaren 14an bitartean. Euskal Herriko toki ezberdinetan izango dira Udalekuak; Garesen, Beran, Vianan, Lekeition, Otsagin, Belaguan eta Ibiltaria (3 Haundiak), hain zuzen…
Read More