LEKEITIO 2024 – 2.TXANDA

Kaixo!

Hemen behean ikusiko dituzue Lekeitiko 2.txandako nondik norakoak. Uztailak 7tik 13ra egingo ditugun ekintza guztien laburpen bideoak aurkituko dituzue bertan. Sartu eta gozatu!

2024-07-12

Gabon familia!

Bagoaz amaierarako bidean… Gaur ere bisita berezia izan dugu Lekitto aldean: Atxabaltatik paelleroak etorri zaizkigu paella goxo-goxoa prestatzera. Goizean goiz ongi etorria egin diegu eta olinpiadetan murgilduta pasatu dugu goiza. Giro eta buelta, salto eta dantza ibili gara. Gustora ibili garen arren, ez dakizue zer nolako hezitzaile tranpatiak ditugun gure artean eta zenbat txintxatu garen elkarri!!

Olinpiadetako tranpak albo batera utzita, Arizmendiko paellagileen herri bazkaria izan dugu eta a zer nolako bazkaria! Oraindik ere bilinboloka gabiltza…

Arratsaldean, Hi-selfie! leihaketa egin dugu taldeka, Lekittoko txoko ezberdinetatik aritu gara, argazki ezberdinak imititatzen. Modelo bikainak gureak! Argazki txukun eta kurioso pila bat atera ditugu. Eta honekin, izerdi batzuk bota ere. 

Eguneroko dutxa bero eta saunaren ondoren, azken gaubela berezia egin dugu. Gure mozorrorik eleganteenak atera eta dantzan harrapatu gaitu lotara joateko orduak. 

Dagoeneko erabakia hartu dugu: beste eguntxo batzuk gehiago geldituko gara Lekitto aldean, zoragarri ibili gara eta ez gaude bueltatzeko gogoz… 

Kar kar kar, txantxa da familiak! Bihar desiatzen egongo gara elkar ikusteko! Goxo egon guraso maitagarriak!!

Mila esker aste hau posible egin duzuen guztioi. Batetik gurasoei, horrelako haur jator, maitagarri, alai eta saltseroak gurera ekartzearren. Bestetik, eskerrik asko hezitzaile taldeari, energia agortu gabe, azken momentura arte dena emateagatik.

TOPA GUGATIK LEKITTO!

GORA GU ETA GUTARRAK!

2024-07-11

Gabon famili!

Udalekuen azken txanpan sartzen ari gara, dena den, eguna indartsu hasi dugu kalean inorrekin talka egin gabe ibiltzeko ikastaro intentsiboarekin . Antzarren potinetan Sune imitatu eta azken bi egunetan bezala, ekintzak burutu ditugu. Lekittoko portutik hasita ur ekintzak eta Mendexan, abentura parkea.

Jontxu eta Lapu (udalekutako hezitzaile beteranoenak) agurtu ditugu eta Luken etorri da azken egunak gurekin pasatzera. Zuek ikusteko gogoekin daudela diote batzuk, beste batzuk ordea ez 🙂 . Bihar bisita berezia izango dugu Atxabaltako paelleruen eskutik. Lasai egon, tuperrean eramango dituzte paella ederraren soberakinak.

Gabon Lekittotik!

2024-07-10

Kaixo senide maiteok! Zer moduz? Gu ederto gabiltza!

Hasi gara udalekuetako nekea nabaritzen baina hala ere, oraindik erregai asko ditugu barnean. Ekintzen bigarren eguna izan da eta oso gustura aritu gara leku ezberdinetan barrena. Goizean pirata zein merkantillen jolasa egin dugu eta arratsaldean, ekintzekin gozatu dugu. Gaur zuhaitzak nola besarkatu ikasi eta irla paradisiako batean lez ibili gara itsasoan. Lekittoko ur gardena ederra da! Big sup-ari dagokionez, inoiz baino kapitain hobeak izan ditugu. Gainera, arraun eta arraun artean karramarro bat edo beste harrapatzeko aukera izan dugu. 

Dutxa beroa hartu ondoren, oilasko ederra afaldu dugu. Portu inguruan egin dugu gaubela eguna amaitzeko, monitore galduak aurkitzeko ezinbestekoak izan zaizkigu linternak eta taldeko estrategia bikainak !! Oraindik bat edo beste galduta dabil bertan…

Familiak bagoaz lotara (edo ez 😉 ), Lekitto TBn ikusiko duzue gehiago: 

Goxo lo egin! Bihar arte!

2024-07-09

Egun lainotu on familia!

Hasi dugu ekintza berezien maratoia. Gosaria goizean goiz egin ondoren, jolasean aritu gara, zein baino zein sortzaileago izanik! 

Hiru talde handitan banaturik, Mendexako abentura parkea, Garraitz irla eta Lumetzako 14 gurutzeak ezagutu ditugu. Nekatuta iritsi gara bazkal ordura baina plan ezin hobea programatuta geneukanez arratsalderako, berehala jarri gara martxan berriz! 

Euri tantek ez digute ekintzak oztopatu eta aurrera eta atzera ibili gara Piragua, Big Sup eta zuhaitz artean. Lekeitioko portu zein kostaldea ezagutzeko plan ezin hobea izan da piragua gaurkoan. Big Sup-ean ibili garenoi, kostatu zaigu zutik mantentzea baina zenbat barre egin ditugun taularen kontura. Mendexan ere, zuhaitz artetik trebe eta ausart ibili gara, batzuk ibilbide gorria ere egin dugu eta!

Ekintzak bukatzerakoan, merienda goxoa jan eta azkar batean etorri gara dutxara. Gurasoak, ez dakizute zer nolako saunak montatzen ari garen ikastolako aldageletan, halakorik ez daukagu etxean !!

Sopa eta tortilla afaldu ondoren, LEKITTO TBko laburpen bideo ikusi dugu. Hitzik gabe gelditu gara gaurko antzerki gaubelarekin, zer nolako artistak ditugun gure artean 🙂  

Berandu baino lehen, bagoaz lotara. Muxu bana etxeko guztientzat!

2024-07-08

Kaixo familia!

Gau luzearen ondoren, kostatu zaigu eguna hastea baina eguzki disdiratsua izan dugu gure zain! 

Gosari goxoarekin indarrak hartu, gorputza kremaz estali eta kantinplorak urez beteta hasi gara mendian gora. A ze bista ederrak ikusi ditugun mendi tontorretik!

Gose pixka bat egin dugunerako ikastolan zain izan dugu lenteja platerkada. Tripak bete-beteta hasi dugu Ginkana herritik eta zenbat bitxikeri ezagutu ditugun… Elizako arkuak zenbatu, kaixarranka dantza ezagutu eta zenbat buelta iturri guztietatik barrena. 

Eguna borobiltzeko, hondartzara egin dugu salto eta ez dugu zalantzarik izan uretara lehenbailen sartzeko. Ederto pasatu dugu uretan jolasean. 

Berehala iritsi zaigu iluntzea eta dutxa bero-bero bat hartu ondoren, afaldu egin dugu.  Gaubelako jolasak amaituta, poliki-poliki ohera joan gara eta gaur ez dugu horrenbesteko parrandarik izango, eskerrak!

Bihar arte familia!

2024-07-07

Azkenean iritsi da horrenbeste itxaroten egon garen eguna eta hasiera paregabea eman diegu aurtengo udalekuei. Zorabio handirik gabe iritsi gara Lekittora, ez dela gutxi! Ikastola, hezitzaileak, taldeak… ezagutu ondoren, kamisetak tintatzeari eta gaubela prestatzeari ekin diogu.

Arratsaldean, Civitatis enpresako gure monitore Xanti etorri da Lekittoko free tour-a egitera, a ze turra eman digun! 

Ikastolara itzuli eta bihar mendi irteeratxoa egingo dugunez, brokolia eta sanjakoboak afaldu ditugu. Ñaaaaaaaaam! Afari ederra benetan!

Gaubelan, taldeen aurkezpenak izan ditugu gure artean artista ederrak ditugula argi utziz. Eta nola ez, hezitzaile berriek dantza berezi bat eskaini digute!

Orain gaba gogorra dugu aurretik, rotulagailu gabe baina linterna ugarirekin! Bihar arte familia!