BERA BIDASOA 2024 2.txanda

Uztailak 4, osteguna

Udalekuak hasi baino lehenago, bakoitza bere herrian elkartu gara eguerdiko lehen orduetan. Monitoreak ezagutu, maletak autobusean utzi eta bidaiari hasiera eman diogu.

Herrira oso gogotsu heldu gara, udalekuetako instalakuntzak ezagutu eta taldeak egin ditugu. Horrekin batera, kamisetak tintatu, taldearen izena eta ohiua erabaki eta bakoitzaren bandera marraztu dugu. Ondoren beste ikaskide guztiei beraien taldea aurkezteko aukera emanez.

Kamisetak tintatu eta lehortzen utzi ondoren eskuak garbitu eta afaltzera joan gara. Goiz bazkaldu dugunez gose handia daukagu!!!!! 

Iluntzen hasi baino lehenago oheak prest utzi eta taldeka afaltzen joan gara. Tripak bete, hortzak garbitu eta udalekutako lehen gaubelari hasiera eman diogu. Horrela bukatu dugu eguna. 

Gaurkoz nahikoa, biharko eguna gogorra da eta ohera goaz. Goizean mendira eta atsaldean igerilekura joango gara.

ONDOLOIN!

Uztailak 5, ostirala

Esnatu eta pijama kendu gabe gosaltzera joan eta gosari baten ostean, mendira joateko prestatu gara. Eguneko lehen orduak, aldapak igotzen igaro ditugu.Gosea egin dugu aldapan gora eta aldapan behera, eta azkenean merezita ogitartekoak bazkaldu ditugu Ibardinen.

Mendian goiz osoa pasa eta bazkaldu ostean, igerilekuan pasa dugu atsaldea. Bertan oso gustora egon gara!Afaldu dugu eta nekatuta gaude, baina gaur ere gaubela egiteko gogo handiak ditugu. Gaurko gaubelan ekintza ezberdinak egin ditugu eta ondoren Kixmi  eta Koxme mugalariak etorri dira bisitan! 

Beraiek naturaren mugarria eman digute, eta opari horrekin gustura egin dugu lo.

Uztailak 6, larunbata

Irrisarri land parkean oso gustora egon gara. Parkearen ingurune naturalak eta eskaintzen dituen ekintzek benetan gozatzea eragin digute. Tirolina eta arbolismoa egin ditugu, eta jarduera hauekin asko disfrutatu dugu. Atrakzio eta jarduera ezberdinek egun aparta pasatzeko aukera eman digute. Zalantzarik gabe, berriz ere bueltatzeko gogoz geratu gara. Eskerrik asko esperientzia zoragarri honengatik!

Gauean afaldu eta gero, txantxa gaua egin dugu gaubelan eta zoragarri pasatu dugu barre artean.

Ohera joateko ordua iritsi zaigu, bihar gehiago!

Uztailak 7, igandea

Hirugarren eguna aurreko eguna bezala musikarekin hasi dugu, azkar batean ohetik jaiki eta  gosaldu dugu. Gosaldu, haginak garbitu, jantzi, eta gorputza aktibatzeko ginkana herrikoi bat egin dugu.

Talde bakoitzari mapa bat banatu ostean, herritik zehar proba ezberdinak egin eta horrekin batera txoko txiki guztiak ezagutu ditugu. Bazkaldu ostean, hariarekin pultserak eta kometak egiten ibili gara. Egun eguzkitsua egin duenez, atzaldean Berako errekan ibili gara.

Egunari amaiera emateko gaur ere gaubela izan dugu. Gaurko gaubelako protagonistak ikasleak izan dira eta egun hauetan zehar prestatzen ibili diren koreografia, antzerki, abesti, … egin dituzte.

Uztailak 8, astelehena

Astelehena ere amaitu da eta guk egun paregabea pasa dugu Hondarribin. Goizean indartsu gosaldu eta autobusa hartu dugu. 11:00 etan iritsi gara ekintza batzuk egin ditugu herrian zehar. Ondoren, hondartza ondoan dagoen belardi batean bazkaldu dugu itzaletan eta bertan lasai deskantsatu ostean hondartzara joan gara.

Ikastolara iritsi eta dutxa fresko bat hartu dugu. Jolastokian jolastu eta afaria prest zegoenean afaltzera.

Dantza pixka bat egin eta gauean monitore batzuk herrian zehar galdu dira eta gu taldeka monitore horien bila ibili gara. Lortu dugu helburua! 

Lotara goaz! Bihar arte!

Uztailak 9, asteartea

Goizean beti bezala musika jarri musika dugu ohetik altxatzeko. Ondo-ondo gosaldu eta San Ferminak ospatu ditugu Berako kaleetan zehar. Fermini laguntza eskatu diogu eta ondoren zezenen entzierroa izan dugu. Entzierroa eta gero ur jolas batzuk egin ditugu. Ondoren , indarrak hartu ditugu bapo bazkalduz.

Bazkal ostean igerilekura joan gara arratsaldea pasatzera giro ederra aprobetxatuz eta primeran aritu gara. 

Eguna ondo bukatzeko gaur ere gaubela ospatu dugu non musikarekin lotutako ekintza desberdinak burutu ditugun. Primeran pasatu dugu gaur ere eta azkenean lotara joateko ordua heldu da.

ONDOLOIN!

Uztailak 10, asteazkena

Beti bezala musikarekin esnatu gara gosaldu eta gaur txaranga egin dugu. Ondoren maleta guztiak egin, gelak txukun utzi eta joastokira eraman ditugu. Dena txukundu eta gero kiroldegira joan gara jolas gidatu batzuk egitera, ze ondo pastu dugun!

Bazkaldu, kamisetak banatu, taldeko argazkia atera eta autobus geltokira joan gara denok maletekin. Autobus geltokian azken kontaketa egin eta gure herrietara abiatu gara.

Oso ondo pasatu dugu, esperientzia bikaina izan da zuen seme alabekin aste hau pasatzea. 

ESKERRIK ASKO DENOI