BELAGUA 2024 – 2. TXANDA
Denboratxo bat pasa da Belaguako udalekuetatik bueltatu ginenetik. Errekuperatzeko denboratxo bat hartu dugu iada, aste zoragarria izan baita baina aldi berean lehertuta bukatu dugu denok.
Emozio, bizipen eta esperientzia ezberdinak bizi izan ditugu aste honetan, ekintza berezi eta ikasle/monitore asko ezagutzeko aukera eman digu eta oso ondo pasatu dugu orokorrean.
Ekintzetan zentratuz, lehenengo egunean irteera luze bat egin genuen Lakartxela mendia gailenduz, 1979m-ko altuera duena… EZ DA GUTXI!
Bigarren egunean bandera jolasarekin abiatu genuen eguna, ikasleak 4 taldetan banatuz eta bakoitzak 2 bandera ezkutatuz Mata de Hayako baso txikian. Bertan pasatu genuen goiza, eta ederto ibili ziren besteen banderak aurkitu nahian. Bazkaltzera kanpinera joan ostean, arratsaldean Txamantxoia mendiko puntu batera igo ginen bertatik ilunabarra ikustera.
Hirugarren egunetik aurrera talde handia bi talde txikitan banatua egon zen egunean zehar, ekintza ezberdinak gauzatuz. Goizean talde bat Linzako aterpetxe ondoko haitz batean egon zen eskalada praktikatzen eta bitartean, beste taldea kanpinetik Belabarceko putzura joan zen ibilaldi txiki bat eginez. Arratsaldean, justu kontrakoa egin genuen; eskaladakoak Belabarcetik kanpinera ibilalditxoa eta goizean ibilaldia egin zutenek berriz, eskalada.
Laugarren egunean, talde bat erreka jeitsiera egitera joan zen goizetik, bertan 3-4 ordu egonez. Bertan, putzuetara jauziak, txirrista natural batzuetatik jeitsi, ur-jauzietatik rapelatu eta beste hainbat ekintza egiteko aukera izan zuten. Behin bukatuta, behean kokatzen den belardi batean joku batzuetara jolastu zuten. Egun berean, beste taldeak ibilaldi luzeago bat egin zuen, kanpinetik Izabako herrira jeitsiz, eta putzu ezberdinetan bainatzeko aukera edukiz. Behin Izabako putzuan bazkalduta, arratsaldean Hi Selfie! jolasera jokatu genuen, taldeei pista ezberdinak emanez eta Izabako herria gehiago ezagutzeko aukera emanez.
Bostgarren egunean, aurreko eguneko dinamika berdina eraman genuen, ibilaldia egin zutenak beste taldearen erreka jeitsierako ekintza gauzatuz eta alderantziz.
Azken eguna bakoitzaren logelak garbitzearekin hasi genuen, ondoren denok elkartu eta azken ekintza gauzatzera joateko. Behin talde guztia elkartuta Bingo musikatuari ekin genion, euskal musikaz gozatzeko eta abesteko aukera eman ziguna. Hau bukatzean, taldearen agurrarekin hasi ginen, eta baita argazkiak ateratzen hasi ere.
Beste hainbat ekintza egin ditugu aste hau apaintze aldera, hala nola, gaubelak, objetu galdua, monitore galdua aurkitzea, galtzagorria… Laburbilduz, uneoro egon gara entretenituta zerbaitekin, eta ederto pasatu dugu!
Monitoreen aldetik kantu bat sortu genuen, asmatutako abesti batera letra moldatuz… Ez gara artista hutsak, baina nahiko txukun geratu zitzaigun…
“Ez da erraza Lakartxelara igotzia
Bost ordu ta pikuz eguzkitan erretzia
Ezta ere isiren bronkak aguantatzia
Kanpora lotara
Baina gu dibertitzen gara
ESKERRIK ASKO BELAGUA
ENTZUN ONDO TA JAN DANA
HURRENGORA ARTE EZ DUGU AHAZTUKO
ESKERRIK ASKO BELAGUA
ENTZUN ONDO TA JAN DANA
HURRENGORA ARTE EZ DUGU AHAZTUKO
Kanpina, mendixa, erreka ta eskalada
Galtzagorrixandako dantzaleku edarra
Mosketoiak lotzeko be sekula ez da txarra
Ta zu zigortuta
Dantzaukouela batxata
ESKERRIK ASKO BELAGUA
ENTZUN ONDO TA JAN DANA
HURRENGORA ARTE EZ DUGU AHAZTUKO
ESKERRIK ASKO BELAGUA
ENTZUN ONDO TA JAN DANA
HURRENGORA ARTE EZ DUGU AHAZTUKO
Errespetua erabiliz sorturiko harremanak
Zuen irrifarreak
Inoiz ez itzaltzeko
ESKERRIK ASKO BELAGUA…”