
GARES 1A 2024
Kaixo!
Hemen behean ikusiko dituzue Gareseko 1.A txandako nondik norakoak. Uztailak 3tik 6ra egingo ditugun eguneroko ekintza guztien laburpen bideoak zein argazkiak aurkituko dituzue bertan. Sartu eta gozatu!
UZTAILAK 3
Kaixo familia,
10:30etan maletak jaso eta autobusera puntual igo ostean, gogoz gainezka eta topera etorri gara autobusean Garesera. Bidaian zehar pelikula bat ikusi, eta ondoren, geldialdi txiki bat Zuastin egin ostean, egun hauetan zehar gure aterpetxea izango den honetara iritsi gara.
Denon artean irribarrea zen nagusi eta gure artean (arduradun, monitore zein ikasle) ezagutu ondoren, maletak logeletan utzi eta bazkaltzeko ordua heldu zaigu. Ondoren, taldeka banatu eta norberak bere taldearekin udaleku guztietarako balioko duen bandera egiten ibili gara, kamisetak tintatu eta oihua prestatzearekin bat. ZELAKO TALDE EDERRAK!
Arratsaldean beroari aurre egiteko, igerilekuan freskatu eta neurri batean deskantsatzeko momentua izan da denontzat. Merixendarekin indarrak batu eta une horretan istorioan murgildu dira haurrak. Hala nola, iratxo ona agertuz eta bere lagun bilakatuz. Hala ere, iratxo bihurria urrunetik azaldu da, baina ezin izango du gurekin!
Jolas batzuk egiteaz gain, afaltzeko saltxitxak, arrautzak eta patatak izan ditugu, saltsa eta guzti. Postrerako limoizko jogurta. Mmmmm har zen nolako gozamena!
Lehendabiziko gaubelari 22:15etan eman diogu hasiera…ikusiko dituzue bideo edo argazkietan zelako taldeko desfile onak izan ditugun. Honen ostean hortzak garbitu, pijama jantzi eta lotara, nekatuta gaudenez nahiko erraz geratu gara lo eta ez dugu gerra askorik eman. Iiuujuuu! Hemen bideoa: https://youtu.be/Xtr42su6rI8
Ah! eta ZORIONIK BEROENAK GURE IZADI BALANZATEGUIRI!! URTE ASKOTARAKO POTXOLA!
UZTAILAK 4
Kaixo familia,
Nahiz eta gutariko batzuk gure ohean esnatu beharrean ondokoarenean esnatu, orokorrean zelako gaba ona pasa dugun. Gosaldu, indarrak hartu eta iratxo onaren bisitarekin eman diogu hasiera egunari (pixkat itsusia da, gauzak diren bezala, baina zein maitakorra eta eskuzabala den). 🙂
Berari laguntzeko prest, kriseiluak sortzen ibili gara, gabean, argia piztuz, kanpoan abesti batzuk kantatzeko asmoz. Ondoren, ur jolasak batzuk egin eta barre batzuk bota ostean, piztinan merezitako bañu bat hartu dugu.
Bazkaldu, siesta momentua aprobetxatu eta gutariko batzuk gabeko gaubelak prestatzen ibili gara. Beste bi taldeak ordea, barrakoietan pultserak egiteko, mandalak marrazteko, lagunekin jolasetan murgiltzeko…aukera izan dute. Arratsaldean, berriz ere piztinara gingoazela, iratxo ona agertu da oparitxo bat emateko asmoz. Baina halako batean, bere familiako iratxo bihurria agertu eta harrapatzeko aukerarik izan ezinik, gure oparia hartu eta aterpetxetik alde egin du. Hau bai benetan bihurria! Aiiiiiiix!
Hala ere, guk gurearekin jarraitu dugu eta merixenda ostean herrira abiatu gara oparia berreskuratzeko intentzioarekin. Horretarako, txoko ezberdinetan probak ezberdinak egin ditugu (gure taldeetan eta gure kamisetekin), eta azkenik Gareseko zubian amaitu dugu, kostata opari preziatua geureganatuz. Ze plazerra! Pizza egiteko errezeta eman digu!
Afaldu, bi taldek beraien gaubelak egin (ikustekoak izan direnak), eta aterpetxe kanpora irten gara iluntasunean eta kriseiluen argitasunarekin, euskara berpiztera. Zelako momentu polita! Lotara joateko momentua iritsi da, denok oso babesturik sentitzen gara eta seguru, gaurkoan ere, gaba lasai bat pasatuko dugula.
Muxu eta besarkada bat guztioi hemendik!
UZTAILAK 5
Kaixo, kaixo!
Ostirala iritsi da, iritsi da ostirala! Gaba lasai-lasaia pasa ostean, gosariarekin indarrak hartu eta egunari hasiera eman diogu sukaldariaren bisitarekin, “Txikoto” jaunarekin. Sukaldatzeko aholku batzuk eman eta zentzumenak prest edukitzeko, zenbait jolas proposatu dizkigu; hain zuzen ere, usaimena, dastamena eta ukimena lantzeko. Jakinda, arratsaldean pizza egingo dugula.
Eguzkia, gu bezala, gogotsu esnatu da gaur eta goizean goizetik gogor jo du. Baina lasai egon, horren aurrean krema eta ura izan ditugu lagun beroari aurre egiteko. Horren ostean, piztinara joan eta zeharo eskertu dugu bertako freskotasuna.
Bazkaldu, deskantsatu (beharrezko genuela guztiok) eta gaurkoan beste bi taldeek aprobetxatu dute eguardiko tartea gaubela prestatzeko. Besteok ordea, barrakoietan ibili gara gure taldekideekin jolasean.
Arratsaldean, iratxo onaren bisita izan dugu. Desiatzen geunden ikusteko eta neurri batean eskerrak emateko. Berarengandik ere esker hitzak jaso ditugu eta gainera opari extra bat ekarri digu: GOXOKIAK! Tomaaaaaaaa! Zenbat maite dugun gure iratxoa <3. Bideokliperako dantzaren zati bat elkarren artean grabatu ostean, berriz ere piztinara joan eta bertan, taldeko oihu eta jauzi lehiaketa egin dugu. Esan beharra dago oso lehiatua izan dela. Txokolatezko ogitarteakoa merixendatu, arropaz aldatu eta pizza egiteko unea iritsi da. Talde bakoitzak berea egin du eta afalorduan dastatzeko aukera izan dugu. Mmmmm, delikatesen! Cassolo, konpetentziarako prest? Batzuen iritziz maila horretan egongo lirateke egindako pizzak.
Gaba iritsi da, eta horrekin batera gaubelan murgiltzeko unea. Goazen ikustera gainontzeko bi taldeen ikuskizunak. Ziur, ikaragarriak izango direla. Amaiera eman, eta azken egunerako indartsu egoteko (posible den heinean) lotara joan gara. Gaba lasai bat eman diegu monitoreei? Mmmm, benga bai, merezi dute eta!
Bihar, bertan izango gaituzue familia, joan prestatzen eman beharreko besarkada erraldoi eta muxu guztiak!
BIHAR ARTEEE!
UZTAILAK 6
Kaixo Arrasatearrok,
Iritsi da azkenengo eguna!!! Zelako lastima… eta horrekin batera eguraldi kaxkarra. Igartzen da zerua ere penaz dagoela gu bagoazelako. Eta, astebukaera hemen pasatzen badugu? Agian bai.
Penaz esnatu (batzuk ilusioz..), gosaldu eta maletak egiteko unea heldu da. Ai ama, ze pereza…lagundu monitoreak, bakarrik ezin dugula. Non daude nire galtzerdiak, eta nire kamiseta, toalla, pelutxea…? HAU BAI KAOSA!
Laguntzarekin eta kostata, baina pazientzia galdu gabe, maletak egitea lortu eta barrakoietara joan gara azkenengo momentuak aprobetxatzera. Jolastu, marraztu, pultserak egiten amaitu…eta piztinatik material dana hartu ostean, shower time! Gure familiak ahalik eta dotoreen jasotzeko egiten dugu, bestela, guregatik dutxatu gabe jarraituko genuke, jijiji.
Guap@ jarri, maletak beheko solairura eraman eta azken bazkalordu goxoena dastatuko dugu: makarroiak, oilaskoa eta helatua! Guzti hori fanta pixkat baten laguntzarekin.
Tripa beteta dugula, Gareseri eta gure aterpetxeko Toño maitaleari agur esan baino lehen, goazen aurtengo udalekutako kamiseta zoragarriekin taldeko argazkiak ateratzera, 4 egun hauetako oroitzapen on bat izateko. Elkarri zenbat botako garen faltan… 🙁
Iada, Aretxabala eta Eskoriatzakoak iritsi dira. Agur esateko unea da, eta monitore batzuei azken besarkada eman ostean, autobusera igo eta Arrasaterantz goaz. Prest familia? Urduri zaudete?..
Agur Gares, agur Iratxo ona, agur Iratxo bihurria, agur guztioi…maite zaituztegu!
LABURPEN BIDEOA
Kaixo guztioi,
Nolakoa izan da zuen seme-alaben itzulera? Ziur emozio handikoa.. Seguraski milaka bizipen partekatu dituztela zuekin, baina horrekin batera, 4 egun horietan bizi izandako guztiaren laburpena ondorengo bideo honetan uzten dizuegu. Espero guztatzea.
Besterik gabe, muxu handi bat eta disfrutatu udako oporrak!