IBILTARI 2024- 2.TXANDA
Kaixo! Hiru egun igaro ondoren, aurkitu dugu momentua laburpen txiki bat bidaltzeko. Dakizuen bezala, lehen egunean 9:00etan Ferixalekutik irten eta Urkiolara abiatu ginen. Kilometroak aurrera joan ahala, hasierako urduritasun horiek desagertzen joan ziren. Besaidera iritsi eta hamaiketakoa egin genuen indarrak hartzeko, bertatik Urkiolara bidea hartuz. Bertara iritsi ahala, furgoneta deskargatu eta bakoitzak bere txokoa antolatu zuen. Taldeen aurkezpenak egin, monitoreak ezagutu eta taldeei izena jarri zieten. Talde hauen helburua otorduak antolatzea da, honela Ibiltariko helburu nagusienetariko bat ezagutuz. Lehenengo jolasa egin ondoren, aste osoko otorduen antolaketa adostu zen. Atxoak izeneko taldea izan zen lehena afaria prestatzen, eta “makarroiak boloinesa” erara egin zuten. Afaldu ondoren, gaubelarekin hasi eta hiru txokoetan jolas ezberdinak antolatu ziren. Nekea nagusi zela, ohera joan eta horrela amaitu genuen eguna.
Bigarren egunari ekiteko, gosari osasuntsu bat prestatu ziguten, indarrak hartu, maleta egin eta bigarren etaparekin hasteko. Bi orduko ibilaldia egin eta gero, Anbotoko magalean geunden, eta indarrak hartzeko barrita eta fruta batzuk jan genituen. Martxari ekin eta tontorrera bidea jarri genuen. Hainbat argibide eman ondoren eta bertako arriskuak azaldu ondoren, inongo arazorik gabe gailurrera iritsi ginen. Gure artean sekulako poztasuna, besarkadak eta irribarreak zeuden nagusi. Taldeko argazkia atera eta behera jaitsi ginen bertan bazkaltzeko. Bazkaldu eta apur bat deskantsatu ondoren, Otxandiora abiagtu ginen pistinan bainatzeko helburuarekin. Behin Otxandion, pistinan atsalde pasa eta afaria prestatu genuen. Gaubelaren ondoren lotara joan ginen.
Hirugarren egunean, Otxandion esnatu, gosaldu eta maleta prestatu ondoren hirugarren etaparekin hasi ginen. Egun euritsua izan zen eta zikin zikin iritsi ginen Gorbeako aterpetxera. Arropaz aldatu, logeletan lasaitu eta afari ederra prestatu ziguten. Atzoko egunaren ondoren deskantsatzea zen buruen geneukan bakarra eta horrela egin genuen.
Kaixo! Beste hiru egun igaro ondoren, egun hauen laburpen txikitxo bat eskaini nahi izan dugu berriro!
Laugarren etapan, Gorbeako aterpetxetik behe laino estaliz abiatu ginen Gorbeako gurutzera. Bertan argazkitxo bat atera eta Legutioruntz jeitsi ginen. Frontoian kanpalekua prestatu, afaria egin eta gaubela amaitu orduko lotara joan ginen.
Bosgarren etapa bizikletaz egin genuen, a ze abentura! Legutiotik irten eta Ozaetaraino atsedenik egin gabe iritsi ginen. Bertan, bazkaria zain geneukan, indarrak hartu eta Landara joan ginen. Ur tragotxo bat eta zuzenean Araiara. Bertan, 1.txandako taldearekin elkartu ginen. Guztiontzat hamburgesak prestatu eta gaubelaren ostean, lotara!
Seigarren egunaren hasieran 1.txandako ikasleak izan ziren lehenengo joan zirenak. La Leze arroila jaitsiera egitea aurreikusita geneukan baina kanpo baldintzen eraginez beste arroila bat egitea proposatu zigun gidak. Erroitegi herrian egin genuen azkenean jarduera eta bikain aritu ginen denok! Arratsaldean, pelota partidua eta masaje tailerra egin genituen, besteak beste. Gauean patatak errioxar erara eta xolomoa jan eta txutxumutxuz betetako gaubelaren ostean lotara joan ginen.
Zazpigarren egunean, pixkanaka-pixkanaka etxera hurbiltzen hasi gara. Araiatik hasi eta Aizkorrira igo gara. Bertan bokadiloa bazkaldu eta Urbiatik pasatuz, Arantzazura jaitsi gara. Etapa gogorra baina egun hauetan lortutako rodajeaz baliatuz ederki egin dugu ibilbidea!
Azken egunean Arantzazutik bizikletan jeitsi eta Usakon pasa genuen eguna. Bertan bazkaldu eta azken kilometroak egin genituen bizikletan. Helmugan, guraso,anaia-arreba eta lagunak zeuden guri animatzen. Amaiera borobila izan zen diploma banaketarekin. Orain deskantsatzeko momentua iritsi da.
ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN!
Eskerrik asko esperientza honegatik!