GARES 1E 2024

Kaixo!

Hemen behean ikusiko dituzue Gareseko 1.E txandako nondik norakoak. Uztailak 6tik 10era egingo ditugun eguneroko ekintza guztien laburpen bideoak zein argazkiak aurkituko dituzue bertan. Sartu eta gozatu!

UZTAILAK 6

Kaixo familia,

13:00etan Aretxabaletan eta ondoren Eskoriatzan maletak jaso eta autobusera puntual igo ostean, gogoz gainezka eta topera etorri gara autobusean Garesera. Bidaian zehar pelikula bat ikusi, eta ondoren, geldialdi txiki bat Zuastin egin ostean, (postrea jateko) egun hauetan zehar gure aterpetxea izango den honetara iritsi gara, CENTRO PUENTE!

Denon artean irribarrea zen nagusi, baita batzuengan urduritasuna ere, eta gure artean (arduradun, monitore zein ikasleak) ezagutu ondoren, maletak logeletan utzi eta guztia bere horretan desegiteko momentua iritsi da. Esan beharra dago, askoren aurpegiak ezagunak egiten zaizkigula. Txukun-txukun jartzen ahalegindu gara, gure armairuan arropa sailkatuz, baina batzueri egia esan, kosta egin zaigula.

Ondoren, taldeka banatu eta norberak bere taldearekin udaleku guztietarako balioko duen bandera egiten ibili gara, kamisetak tintatu eta oihua prestatzearekin bat. ZELAKO TALDE EDERRAK!

Arratsaldean, nahiz eta aterri egon eta eguzkiak irtetzeko ahalegina egin, ez dugu izan giro piztinara joateko eta ondorioz barrakoietan elkarren artean egoteko aprobetxatu dugu. Horrekin batera, aterpetxeko eremu ezberdinetan. Horrela, ume-hezitzaile harremana sendotzeko abagune bikaina eduki dugu. Afaltzeko, purea, san jakoboak eta saltxitxan izan ditugu. Postre bezala ordea, txokolatezko natillak, mmmmmm, ederra!

Lehendabiziko gaubelari 22:15etan eman diogu hasiera…ikusiko dituzue bideo edo argazkietan zelako taldeko desfile onak izan ditugun. Horrekin batera, egun hauetan zehar murgilduko garen istorioari hasiera eman diogu. Protagonista izan ditugu Dok zientzialaria eta Fred mekanikoa. Etorkizunera bidaiatzea nahi dugu, baina denboraren makina hondatuta dagoela ohartu ostean, nahi gabe iraganera egin dugu salto. LEHEN GIZAKIEN GARAIAN GAUDE! AI AMAA, ZER DA HAU! LAGUNDUU! 

Honen ostean hortzak garbitu, pijama jantzi eta lotara, edo Iruñara? GORA SAN FERMIN Nekatuta gaudenez, Iruñakoa gaur gutxienez, gurasoei emango diegu aukera. Aprobetxatu gure partez, lotara goazela.

Agur, agur. Bihar arte, familia.

WhatsApp Image 2024-07-06 at 17.20.16

UZTAILAK 7

Kaixo family,

Eguzkia irten denerako iada esna geunden, zeharo aktibo eta prest egunari aurre egiteko. Baina oraindik ez ziren orduak eta berriz ere loa hartzen ahalegindu gara. Gosaldu, gure taldekide zein monitoreekin gabari buruz hitz egin eta 10:00rako behera jaitsi gara. 

Gauzak horrela, oraingoan ere lehen gizakien bisita izan dugu, Ungadunga eta Unpalunparena, hain zuzen ere. Bi hauek Mamutaren hezurra aurkitzeko eta horren bitartez denboraren makina konpontzeko, herrian zehar animali ezberdinak aurkitzea proposatu digute. Hauek aurkitzean, proba bat egin dugu eta ondorioz, trukean, pista bat eman digute (animali bakoitzak hizki bat). Osatutako hitzaren bitartez, herriko azken puntura abiatu gara eta bertan, elkarlanaren bidez, sustrai artean behar genuen hezurra aurkitu dugu. Orain, hezurra dugula, denboraren makina konpontzea lortuko dugu? Espero baietz. Dena dela, ze goiez polita pasa dugun.

Bazkal ostean 2 talde gaubela prestatzen aritu gara, eta beste bi taldeak ordea, barrakoietan jolasean, marrazten edota pultserak egiten ibili dira. Arratsaldean, piztinara joan, bainu bat hartu, jolas batzuk egin eta merixendatzeko “nocilla” ogitartekoa. EARRAAA!

Indarrak batu eta gero, aterpetxe ondoan dagoen eskolara joan gara bertako eremuan, taldeko zein elkarren arteko jolas batzuk egiteko asmoz. Zenbait jolasetan murgiltzea genuen helburu, baina gure nekearen ondorioz, ez gara gai izan. Horren aurrean, jolas librea egiteko aukera eman digute monitoreek. Jijiji, monitoreak engainatzea lortu dugu!!

Afaltzeko, hanburgesa eta patatak ketchuparekin eta postrerako marrubizko jogurta. Uuuuf, beteta gaude! Gaubelarekin hasteko unea iritsi da eta a zer nolako ikuskizunak eskaini dizkiguten gure bi taldeek. Biharkoek nibela hobetzea lortuko dute? Ikusiko dugu…ez dute errax izango. Orain bai, lotarako ordua iritsi da eta esan beharra dago desiatzen geundela. Oraindik 3 gaba geratzen zaizkigu aurretik eta guzti horri aurre egiteko behar bezala deskantzea komeni zaigu. Baita zuei ere familia!!

Besterik gabe, astea ahalik eta hoberen hastea opa dizuegu. Gorantziak Garesetik, muxu erraldoi bat guztioi!

Aaaaah, logelako argiak itzali baino lehen…HAPPY BIRTHDAY ALEX!

WhatsApp Video 2024-07-07 at 11.37.53

UZTAILAK 8

Astelehen on guztioi,

Aste berri batekin hasi gara eta indarrak topera ditugula esan genezake. Gabean loak sakon hartu gaitu eta atzo ez bezala, musikaren zaratarekin esnatu gara. Hemengo betiko gosari ohikoa gosaldu, eta egunari hasiera eman diogu zaldunen bisitarekin. Nahiz eta atzo mamutaren adarra lortu denboraren makina konpontzeko, denboran aurrera egitea lortu dugu, baina ez etorkizunera, baizik eta, erdi arora. Horrela, ba, zaldunek proba ezberdin batzuk egitea proposatu dizkigute, bai goiz zein arratsaldean, trukean eta Strog mekanikoak eskatuta, zilarrezko ezpata eskuratzeko. Modu horretan, aukera izango dugu denboran aurrera bidaiatzeko. 

Herrira abiatu eta bandera jolasa egin dugu. Gareseko txoko ezberdinetan banderak gorde eta besteena lortzea geneukan helburu, bidean zehar talde desberdinekin topo eginez gure artean “borrokatuz”. Nahiz eta momentu puntual batzuetan lehiakortasuna nagusitu, orokorrean jokoa bere horretan joan da eta zeharo disfrutatu dugu. 

Aterpetxera bueltatu, eta bainu bat hartzeko denborarik gabe genbiltzanez, barrakoietara joatea erabaki dugu. Bazkaldu, siesta txiki bat bota eta eguerdiko tartea gaubela prestatzeko aprobetxatu dute 2 taldek (atzo egin ez zutenek). Besteok, barrakoietara joan gara eguzkitik babesteko asmoz. 

Arratsaldean, berriz ere zaldunak gerturatu dira gurera, eta lortutako banderak ematean, hauek guri, pista batzuk eman dizkigute behar dugun zilarrezko ezpata aurkitzeko. Aurkitzera joan aurretik, lehendabizi piztinara joan gara freskatzera. Zer nolako beroa egiten duen gaur, uuuuuuf!! Denok behar genuen gure gorputz berotua bustitzea. Bertan merixendatu, berriz ere taldeko kamisetak jantzi eta…prest ezpata aurkitzeko? NOSKI BAIETZ!! GOAZEN BA!

Argazki ginkanaren bitartez, herriko puntu ezberdinetan gure alde artistikoa atera eta eskatutakoa behar bezala burutu dugu; izugarrizko argazki perfektuak ateraz. Aipatu beharra daukagu, beroaren ondorioz bidean zehar zenbait geldialdi egin behar izan ditugula ura edateko, gure burua freskatzeko, krema emateko eta pixkat deskantsatzeko. Lorenzo mesedez, pake pixkat! 

Bero honekin afaltzeko idealena ez zen sopa jatea, baina bueno, azken finean ez da gaizki sartu. Patatazko tortila, aldiz, hobea zegoen. Tripa bete ostean, gaubelari ekin diogu eta ikuskizuna atzokoa bezain paregabea izan da. Guzti horrekin batera, Doki (zientzialari) eta Strogi (mekanikoari) eskatutako ezpata eman, denboraren makina martxan jarri eta porfin, etorkizunera bidaiatzea lortu dugu. TOMAAAA! UZTAILAREN 9AN, GARESEN EGINGO DEN LOTERIA ZENBAKI SARIDUNA ZEIN DEN BADAKIGUUU! Orain loteria erostea falta zaigu, baina hori, biharko lana izango da. Ea loteroa herriko kaleetan aurkitzen dugun.

Besterik gabe, guztiz emozionaturik baina era berean nekaturik, lotara goaz. Amets politak izan guztiok. Laister ikusiko dugu elkar! Muxu eta besarkada erraldoi bat Garesetik.

WhatsApp Image 2024-07-08 at 12.30.25

UZTAILAK 9

Kaixo guztioi,

Izugarrizko beroa egin du gabean zehar baina horrek ez digu loa oztopoatu. Horrela, ba, azken minutura arte koltxoian itsatsita geratu gara. 

Gaurkoan ez dugu inorren bisitarik izan, hain zuzen ere, behin jakinda loteria zenbaki saritua, gure lana izango delako herrira joan eta loteroari loteria erostea. Esan beharra daukagu dexente kosta zaigula loteroa aurkitzea, eta gainera herrian zehar zenbait langile ezberdin zeuden. Baina azkenean guk nahi genuen zenbakidun loteroarekin topo egin eta truke baten bitartez kupoia erosi diogu. Orain, zozketa ordura arte itxarotea tokatzen zaigu. Aiiiii, zelako urduritasunak!! Zer egingo dugu hainbeste dirurekin? Maldivetara joan, adibidez? Tokatuz gero pentsatuko dugu.

Horren ostean, zerua lainotuta eduki arren, beroa izan da nagusi goizean zehar eta gutariko batzuk aterpetxera heldu bezain pronto piztinara joatea erabaki dugu. Beste batzuek ordea, barrakoietara gerturatzea nahiago izan dute. Ondo bazkaldu eta indarrak berriz kargatzeko, ezinbesteko atseden-siesta momentua eduki dugu. Uuuuuf, eskertzekoa! 

Arratsaldean, betiko lez, eskaileretara jaitsi eta guztiok geundela irratia jarri dugu, loteria entzuteko asmoz. Tentsio eta urduritasun handiko minutuak izan dira, baina badakitzue zer? LOTERIA SARIA IRABAZI DUGULAAA! ORAINDIKAN EZ DUGU SINISTEN! Amets baten gaudela dirudi…BAINA EZ!

Gertatukoaren aurrean, arduradunak saria kobratzera joan dira eta gu ordea piztinan egon gara, taldeko oihu zein saltoak egiten. Batzuk bai abilak! Merixenda jan, eta irabazitako diruaren zati bat merendola baterako erabiltzea adostu dugu. Jumpers, gominolak, txupa txups-ak…denetik aita eta ama. Beste diru guztiarekin pentsatuko dugu aurrerago zer egin, jijiji.

Denbora librea izan dugu gure lagunekin jolasteko eta afal ostean, azken gaubelari ekin diogu. Horretarako, gure monitoreek disko festa bat antolatu digute, yuuujuu! Goazen azken gaba hau dantzaren bitartez gorputza mugitzera eta izerditan blai amaitzera. Amaiera hobeago bat? Ez dugu uste…

Besterik gabe, diskotekako ateak itxi, pijama jantzi eta Garesen azken gaba pasatzeko momentua dugu hau. Pena handia, baina era berean badakigu zuei ikusteko geroz eta gertuago gaudela. Urduri aitatxo, amatxo eta anai-arrebak? Joan preparatzen emango dizkiguzuen besarkala erraldoi guztiak!! Gu ere desiatzen gaude eta. 

Gaurkoan aipamen berezia egin beharra Urko Alavari, hain zuzen ere, bere urtebetetze eguna izan da eta. ZORIONAK TXAPELDUN!

Bihar arte guztioi, muxu erraldoi bat eta deskantsatu!

WhatsApp Video 2024-07-09 at 10.54.41

UZTAILAK 10

Aupa familia,

Pena handiz baina iritsi da udalekuetako azken eguna. Zer egingo dugu orain uda guztian zehar gure lagun, monitore, arduran eta aterpetxeko jendea gabe… aspertu? Milaka momentu polit, ahaztezin eta paregabe bizi izan ditugu egun hauetan zehar, eta nahiz eta azken eguna izan gaurkoa, autobusa iritsi arte topera disfrutatzen ahaleginduko gara. 

Gareseko ohiko gosaria gozatu eta nahiz eta nekea nagusi askorengan, indarrak hartzen saiatu gara maleta guztiak behar bezala egiteko. Momentu hauetan, monitoreen laguntza ezinbestekoa izan da, bestela, gure kabuz ez ginateke kapaz izango ekarritako guztia etxera bueltan eramateko. Ziur dena sartu dugula? Zalantzak ditugu…

Eguraldi paregabea daukagu gure inguruan eta ondorioz piztinara joan gara azken bainua hartzeko asmoz. Txurroekin, pelotekin, koltxonetekin…jolastu eta gustora egon gara uretan sartuta. Dexente izan dira uretatik urten gure ez zutenak, hauek bai arraintxoak.

Azkenean, denok piztinatik irtetea lortu, bertatik material guztia hartu eta dutxatzeko une desiragarria heldu da. Ai amaaa, zer nolako plazerra txanpua buruan eta gorputzean sentitzea eta usain ona izatea. Desiatzen geunden garbi-garbi egoteko.

Dena maletetan sartu, behera jaitsi eta gure monitoreek aurtengo udalekutako kamiseta berriak eman dizkigute!! Iuuuuujuu, goazen hauek gainean jantzita taldeko zein elkarren arteko argazkiak ateratzea. Aurrera begira, bizi izandako momentuak gogorarazteko balioko dizkigute. 

Azkenik, azkeneko menura gose ikaragarriaz iritsi gara eta tripa makarroi, oilasko eta izozkoarekin bete dugu. Mmmmmmm, ñam ñam! Azokarekin, aterpetxetik geratu diren arropak jaso ditugu eta denok guztia bere horretan dugula esan genezake. 

Orain bai, autobusa iristear da, baina zentzu batean, nahiz eta zuei ikusteko izugarrizko gogo eta ilusioa izan, Gares uzteak pena handia ematen digu. Autobusera igotzear gaude eta segituan ikusiko dugu elkar. Joan prestatzen besarkada eta muxu guztiak!! Malkoren batek ihes egingo du…? Baliteke jiji. 

WhatsApp Image 2024-07-10 at 13.32.04

LABURPEN BIDEOA

Kaixo guztioi,

Nolakoa izan da zuen seme-alaben itzulera? Ziur emozio handikoa.. Seguraski milaka bizipen partekatu dituztela zuekin, baina horrekin batera, 4 egun horietan bizi izandako guztiaren laburpena ondorengo bideo honetan uzten dizuegu. Espero gustatzea.

Besterik gabe, muxu handi bat eta disfrutatu udako oporrak!