OTSAGI 2024 – 2.TXANDA

Kaixo Otsagitar,

Zelan zaude? Gu nostalgia puntu batekin gaude oraindik, egin ditugun ekintza guztiak gogoaraziz. Izugarria izan da Otsagin zuekin bizitako aste hau eta bizitako momentuekin gelditzea nahi dugu. Egunero esperientzia ezberdinak bizi izan dituzue eta une horiek gordetzeko behean dauzkazue egun bakoitzeko laburpen bideoaak. Agurtzeko, behean uzten dizkizuegu BIDEOKLIPA eta argazki batzuk. Udan zehar leku ezberdinetatik eta lagun ezberdinekin otsagiko kamiseta jantzita bidali argazkia otsagi@arizmendikide.net-era, uda bukaeran argazki erraldoi bat sortuko dugu.

OTSAGI 2024 - 2.TXANDA

Kaixo Otsagitarrok!

Hemen behean Otsagiko 2.txandako nondik norakoak ikusiko dituzue. Bertan, egunetik egunera egindako ekintzak laburtzen joango gara egunez egun bideo zein argazkien laguntzaz uztailaren 3tik 9ra. Sartu, ikusi eta ondo pasatu gurekin uda honetan!

Oo oo oooooh Otsagin, Oo oo oooooh aste bat elkarrekin!

1.EGUNA (UZTAILAK 3)

Otsagiko abestiak dioen bezala “poz handiz egin dugu maleta” eta hauek hartuta 10:00-ak aldera gure bailaratik Otsagirantz abiatu gara. Foz de Arbaiun leku ikusgarrian hamarretakoa egin dugu eta 14:00-tarako Osate izeneko Otsagiko kanpinera iritsi gara. Bertan, Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako lagunak elkar ezagutzeko ezagutza jolasak egin ditugu. Jarraian, Kapinean lasai bazkaldu ostean gelak banatu ditugu eta ondoren taldekatzeak egin ditugu monitoreak ezagutuz. Behin taldeka, hurrengo egunetan erabiliko ditugun kamisetak tintatu ditugu.
Gure artean hobeto elkar ezagutzeko eta nola ez Otsagi herria hobeto ezagutzeko ginkana bat egin dugu herrian zehar. Jarraian, Otsagiko errekara bertaratu gara arratsaldea freskatzeko. Eguneko errutina hartzeko, dutxatu egin gara eta ostean Kanpinean lehen aldiz afaldu dugu.
Afal ostean, atzeko zelaian jolasean ibili ostean gaubelari ekin diogu. Bertan, Otsagiko abestia ikasten hasi gara. Ondoren, monitore galduaren bila jolastu dugu, basoan zehar taldeka monitore ezberdinak aurkituz. Bukatzeko, denok batera Otsagiko abestia abestu dugu. Egunean zehar oso ondo pasatu ostean ohera goaz, biharko pilak kargatzera. Deskantsatu eta bihar arte Otsagitarrok!
Kontatutako guztiaren laburpen bideoa jarraian:

2.EGUNA (UZTAILAK 4)

Egun on Otsagitarrok eta Zorionak Xabi!
Eguzkiarekin batera esnatu gara. Xabi zoriondu eta gosaldu ostean, motxilak prestatu eta Abodirantz abiatu gara. Abodi, Iratiko basoan dagoen mendilerroa da, Pirineoen magalean. Bidea ez da makala izan, baina primeran ibili gara eta helmugako paisaiak pena merezi izan da. Gainera, Otsagi herriko leku berezienetako bat den Muskildako ermita ezagutzeko aukera ere izan dugu. Bidean, geldialdia egin dugu mendian bazkaltzeko.
Txangoa errekan bukatu dugu. Gaurkoan, Eskaroz herriko errekara joan gara, bertan bainutxoa hartu, deskantsatu eta jolasteko aukera izan dugu.
Ez da falta izan eguneko dutxa eta afaria. Eguna amaitzeko musika gaua izan dugu euskaraokea eta abestien jolasarekin. Bukatzeko, Otsagiko abestia erdi ikasia daukagunez, hauxe abestu eta ohera joan gara biharko indarrak berreskuratzera. Jarrai dezagun Otsagiz gozatzen!

2.EGUNA (UZTAILAK 4)

3.EGUNA (UZTAILAK 5)

Egun on Otsagitarrok!!

Beste behin, eguneko lehen eguzki izpiek eman diete hasiera egunari. Gosarian indarrak hartu ondoren eta behin motxilak prestatuta, bitan banatu gara. Lehen taldeak eskaladan eta rapelean aritu ondoren, Eskarotzeko errekan deskantsatu dute gaubela prestatzen. Bigarren taldeak berriz, goizean “El conquistador” erako bi frogatan parte hartu dute, azkenean ikurriña eskuratuz. Arratsaldean, beroari aurre egiteko ur jolasetan aritu gara eta errekan bi taldeak batu gara atsaldea burutuz.

Guztiok errekan bukatu dugu eguna. Afaltzeko, gaurkoan kexa gutxi egon dira pizzarekin, eta gaubelara joaterakoan: sekulako txaparrada! Gaubela bertan behera gelditu arren, joko batzuk inprobisatuz amaitu dugu 3.en eguna.

4.EGUNA (UZTAILAK 6)

Egunon on Otsagitarrok!

Gaur ere ederto ibili gara. Goizean goiz esnatu, indarrak hartu eta ekin diegu Otsagiko 25. olinpiadei. Baina hori baino lehen, Otsagin zein Euskal Herri osoan euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko Korrika berezia egin dugu.

Euskal olinpiadei hasiera emateko aurreskua egin dugu eta taldeko kamisetak jantziz, gora eta behera ibili gara goiz guztia, bazterrak nahasten.

Ondoren, kanpinean bazkaldu, indarrak berreskuratu eta olinpiaden azken txanpari ekin diogu.

Iluntzean, izerdi nahikoa bota dutxatu egin gara eta tripak sopa bero batekin beteta, herrira joan gara gaurko gaubela berezia ospatzera. Bertan, Otsagiko zirrikitu denak ezagutu ditugu eta otsagiko abestia ozen abestuz oheratu gara.

Beste egun ahaztezin bat paradisuan, bihar arte!

5.EGUNA (UZTAILAK 7)

Egun on Otsagitarrok!!

Konturatu gabe egunak aurrera doaz. Gaurkoan eguzkia ere alde izan dugu. Eguna gosariarekin hasi dugu ekintza berezietara indartsu joateko. Behin motxilak prestatu ditugula, bitan banatu gara berriz ere baina gaurkoan lehen taldeak “El conquistador” egin du goizean eta ur jolasak arratsaldean, bigarren taldeari berriz eskalatzea eta gaubela prestatzea tokatu zaio.

Arratsaldean, beroari aurre egiteko bi taldeak eskarotzeko errekan batu gara.


Afal ostean, dantza batzun ostean aurreko egunetako bideoak ikusi ditugu eta ondoren taldeek prestatutako gaubelak egin dituzte haurrek.


Gutxi geratzen da baina dUDAbarik azkenengo egunak gogo askorekin hartuko ditugu.

6.EGUNA (UZTAILAK 8)

Otsagiko kantak dioen bezala “primeran gaude Otsagin”, baina azken eguna iritsi da. Gaurkoan, bandera jokua izan da eguneko ekintza nagusia. Goizean hasi da jokoa eta jokoaren amaiera berriz atsaldean izan da. Tartean, paella ederra jan dugu taldeka kanpinean. Maitasuna aldarrikatzeko, piropo kaxatik ere piropo sorta irakurri dugu bazkal ostean. Aurretik esan bezala, bandera jokoa atsaldean bukatu da eta jarraian errekara joan gara azken aldiz. Bertan, denetatik egin dugu; errekan freskatu, jolastu, merienda jan… Errutina jarraituz azken dutxa ez da faltatu. Afal ostean, azken gaubelaz gozatu dugu dantza eginez. Gainera, monitoreen eskutik ere sorpresa txiki bat izan dugu. Eta bihar? maleta egitera… Bihar arte!

7.EGUNA (UZTAILAK 9)

Heldu da azken eguna…

Goizean goiz entzierroaren ostean maletak egin ditugu eta baita gelak garbitu ere. Ostean, frontoira joan gara. Bertan, bingo musikatura jolastu dugu euskal abesti ezberdinen bitartez sariak lortuaz. Jarraian, gure gorputzak erabiliz “Otsagi 2024” hitzak irudikatu ditugu. Ostean, azken aldiz gure artean Otsagiko herrian jolasten ibili gara. Jarraian, bazkaltzera joan gara eta ostean udalekuen bizipenen balorazioa egin dugu. Bukatzeko, Otsagiko kantuarekin agurtu gara.