Hezkuntza ez-formala
Zirko Tailerra eta Street Dance-eko azken jaiak!
Pasa den astean izan genituen Zirko tailerreko eta Street Dance-eko ekintzen azken jaialdiak. Zirko tailerreko jaialdia bi egunetan ospatu zen. Astelehenean talde batzuk egin zuten euren ikuskizuna eta asteazkenean beste batzuk. Bi egunetan Gaztelupeko gimnasioak beteta izan genituen. Eskerrik asko bertaratu zinetenoi! Street Dance-eko ekintza, aldiz, Bergarako frontoian antolatu zen beste herri batzuetako gazteekin batera.…
Read MoreDebagoiena Bailarak mailaz igotzea lortu du!
Joan zen astean bukatu zuen denboraldia Debagoiena Bailarak, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Oñatiko neskez osatuta dagoen taldeak. Urte bikaina izan dela esan genezake, izan ere, lehen itzulian igoera faserako sailkatu ziren partidu asko irabazi ostean. Bigarren fasean (igoera fasean), lehenengo postua lortu zuten, Orioko Intxaurdi, Goierri Gorri eta Martutene taldeak mendean hartuz eta Ohorezko Erregional…
Read MoreIkasturte amaierako ekintzak hezkuntza ez-formalean!
Ikasturtea bukatzear dago eta honekin batera maiatzean amaituko dira ere eskolaz kanpoko zenbait ekintza: zirko tailerra, robotika, street dance, antzerkia eta yoga ingelesez. Zirko eta street dance-ko ikasleak ekitaldi bereziak antolatuko dituzte. Gure monitore eskolako batxi 2. mailako ikasleek pasa den astean bukatu zuten euren formakuntza teorikoa eta jada soilik arlo praktikoa egin beharko dute.…
Read MoreArizmendi Kirol Elkarteko Azken Jardunaldiak
Maiatzean sartu gara eta horrekin batera, Arizmendi Kirol Elkarteko jardunaldiak bukatzear daude. Denboraldiko azken txanpan gaudela esan genezake, eta hori gure taldeen egutegietan ikus daiteke, izan ere, jardunaldi gutxi geratzen zaizkie denei txapelketak bukatzeko. Futbolaren kasuan, Senior mailako neskek igoera esku-eskura daukate, jardunaldi baten falta, igoera faseko lehen postuan daudelarik. Azken jardunaldia Goierri Gorriren aurka…
Read MoreIkasturte amaiera hezkuntza Ez-formalean!
Ikasturtearen azken txanpan gauden honetan, HHko bosgarren eta azken tailerra aste honetan hasi dugu; Jose Arana eta Santa Teresa guneetan kirol jolasak egingo dira eta Umezaintza gunean patinajea egingo da. Gabonetan bezala Pazko astean kanpus teknologikoa izan dugu ere. Aipatu genuen moduan, oraingoan, robotika eta programazioarekin lotutako ekintzak gauzatu dira eta gainera, jarduera fisikoa sartu…
Read More3X3 saskibaloi txapelketako izen-ematea zabalik
Aurten LEK-ek Ointxe saskibaloi elkartearekin elkarlanean antolatzen duen 3×3 saskibaloi txapelketaren 26. edizioa ospatuko du maiatzaren 10ean, eta izena emateko azken eguna apirilak 11 izango da. Urtero bezala, izen emateak ikastetxean bertan egingo dituzte ikasleek irakasleekin batera. Jakin hasita gaudela ekaineko sustapen jarduerak antolatzen eta oporren ondoren emango dizuegu ekintza hauen berri. Zuen seme-alabek eskola…
Read MoreHezkuntza Ez Formala!
Maiatzean, HHko bosgarren tailerrekin hasiko gara. Oraingoan, kirol jolasetako bi tailer eta patinajeko bat izango ditugu ondorengo guneetan: Santa Teresa, Umezaintza eta Jose Arana. Beraz adi egon izen emateak egiteko. Gabonetan bezala Pazko astean kanpus teknologikoarekin gatoz aurten ere. Mondragon Unibertsitatea eta Camp Tecnológico enpresekin elkartuta egonaldiak prestatu ditugu. Hauek, LH1-DBH4 mailetako ikasleentzat izango dira.…
Read MoreGazteluondo eta Almeneko DBH2ko ikasleek Olinpiadak ospatu zituzten Iturripen
Urtero legez, Arizmendi Ikastolako DBH 2. mailako ikasle guztiak elkartu dira Iturripeko kirol instalazioetan Olinpiadak ospatzeko. Aurten, gainera, Monitoretza Eskolan ari diren batxilergoko 1. mailako ikasleak ere bertan izan dira, beraien praktikaldia eginez eta ekitaldia aurrera ateratzeko aletxoa jarriz. Hasierako ekitaldiaren ondoren, atletismoko hainbat proba, floorball-a eta eskubaloia lehiatu dituzte. Jardunaldia amaitzeko, kross txiki bat…
Read MoreLarunbatean atletismo inklusiboko topaketa ospatu genuen!
Martxoaren 22an atletismo inklusiboko topaketa ospatu genuen Mojategiko atletismoko pistan, Arrasate Atletiko Taldearekin lankidetzan. LHko 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek eta LEKE kirol egokituko taldeak parte hartu zuten atletismoa inklusioan egitea helburu zuen jarduera honetan. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, jarduera oso ondo atera zen eta parte-hartzaileek goiz atsegina pasa zuten. Larunbat honetan,…
Read MoreUdalekuak: ADI! Txanda batean plaza batzuk geratzen dira
Aurtengo ikasturtean udalekuen izen ematea ona izan dela iruditzen zaigu. Txanda gehienetan kopuru egokiak ditugu udalekuak aurrera eramateko, baina gutxi batzuetan nahiko eskas ibili gara. LH3ko Almen eta Santa Teresa guneko txandan kopuru txikia daukagu (uztailak 6-12), beraz norbaitek apuntatzeko intentzioa baldin badauka Hezkuntza Ez Formaleko arduradunekin harremanetan jarri dadila (gibarzabal@arizmendi.eus). Bestalde, Arbizu DBH1, Arbizu…
Read More