Arizmendi Kirol Elkarteko Azken Jardunaldiak
Maiatzean sartu gara eta horrekin batera, Arizmendi Kirol Elkarteko jardunaldiak bukatzear daude. Denboraldiko azken txanpan gaudela esan genezake, eta hori gure taldeen egutegietan ikus daiteke, izan ere, jardunaldi gutxi geratzen zaizkie denei txapelketak bukatzeko.
Futbolaren kasuan, Senior mailako neskek igoera esku-eskura daukate, jardunaldi baten falta, igoera faseko lehen postuan daudelarik. Azken jardunaldia Goierri Gorriren aurka irabazita, Ohorezko Ligarako txartela eskuratuko dute. Kadeteak ere denboraldi bikaina egiten dabiltza, eta kopako final erdietara sailkatu dira, aste honetan Usurbil “B”-ren aurka jokatuko dutelarik. Azkenik, infantilek bukatu dute beraien konpromiso guztiak, eta lan txukuna egin dute hauek ere.
Boleibolaren kasuan berriz, aste honetan bukatuko dituzte talde guztiek beraien txapelketak eta nabarmentzekoa izan da kadeteek lortu duten playofferako sailkapena, bertan 3. geratuta kanporatuak izan direlarik.
Kirol guztietako entrenamentuak martxan jarraitzen dute, baina hilabete honetan emango diete amaiera guztiei, beraz, azken entrenamentu eta partiduetaz disfrutatzeko momentura heldu gara.