AKE: asteburuko emaitzak eta sailkapenak

Asteburuak aurrera doaz eta gure taldeek gogor jarraitzen dute bigarren faseetan murgilduta. Geroz eta erronka potoloagoak dituzte aurretik, baina maila ederra erakusten ari dira gure kirolariak. Futbol arloan, hauek dira gure taldeen gaur egungo sailkapenak. Senior maila (Debagoiena Bailara); Kadeteak; Infantilak; Boleibolaren kasuan hauek dira gure taldeen sailkapenak; Senior Mutilak; Jubenil Neskak; Kadete Neskak; Infantil…

Read More

Udalekuen izen-ematea zabalik

Aurtengo ikasturteko udalekuen izen ematea aste honetan zabalduko da, martxoaren 5ean, asteazkena. Beti bezala gure eskaintza anitza izango da: Gares, Bera, Viana, Lekeitio, Otsagi, Arbizu eta Ibiltaria. Arbizuko udalekuak izango dira aurtengo nobedadea DBH 1-2 mailentzako. Gure Batxi 2. mailako Monitore eskolako ikasleak asteburu honetan Allora joango dira egonaldi txiki bat egitera. Beraien formazioa osatzeko…

Read More

Inauteriak direla eta LEK-ek atsedena hartuko du asteburu honetan!

Pasa den asteburuan Borroka jolasak eta arte martzialen topaketak izan genituen. Alde batetik Aretxabaletan JUDO DESOREKA elkartearekin batera eta bestetik Arrasaten JUDO ARRASATE elkartearekin batera goiz atsegina pasatu zuten bertaratutako ikasleek. Hemen ikusi dezakezue ekintzako bideoak: JUDO DESOREKA eta JUDO ARRASATE. LH 3-4. mailako ikasleak saskibaloiarekin hasi ziren aurreko astean eta 3 astez landuko dute.…

Read More

Hezkuntza ez-formaleko ekintzak aurrera!

HHko laugarren tailerrak aste honetan hasiko dira. Oraingoan Jose Arana, Olarte, Uribarri, Basabeazpi eta Umezaintza guneen txanda izango da. Jose Arana gunean, euskal dantzak izango ditugu astelehen/asteazkenetan. Olarte gunean, patinajea izango dugu. Bertan, bi talde osatu ditugu astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak. Uribarri gunean, zunba tailerra izango dugu eta beste bi talde sortu ditugu, astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak.…

Read More

Arizmendi Kirol Elkarteko jardunaldiak aurrera doaz!

Iada otsailean murgilduta gaude eta denboraldiaren erdian kokatzen gara. Partidu eta jardunaldiak aurrera doazen heinean, batzuk ligaxkak amaitu eta bigarren fase batera salto egiten dute. Futbolaren aldetik, Senior mailan igoera fasea jokatzeko sailkatu dira, nahiz eta azken emaitza ez den positiboa izan. Txalotzekoa egiten ari diren denboraldia. Kadeteak kopako ligaxkan murgildurik daude, eta 4. postuan…

Read More

Martxan dira Eski irteerak BATU eta IZEN egitasmoetan

Asteburu honetan, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4.mailako ikasleek eski irteera egin dute Arette eski estaziora. Eguraldia eta elurra lagun izanda, eskiatzen ederto moldatu dira. Irteera honekin, aurtengo eski irteera guztiei hasiera emango diegu BATU eta IZEN egitasmoetan. Guztira 4 irteera eta asteburu izango dira, non Gazteluondo, Gaztelupe eta Almeneko BATU eta IZEN-eko ikasleak Arette…

Read More

Leintz Eskola Kirolean atsedena izango dugu datorren larunbatean

Urtarrila topera hasi du Leintz Eskola kirolak. Urtarrilaren 18an izotz pistara irteera egin genuen 427 ikaslerekin, eta aurreko larunbatean, ikasle guztiek izan zuten ekintza eta guztira 213 aritu ziren jolasean! Hurrengo bi asteetan errugbia landuko dute ikasleek eta otsailaren 8an topaketa ospatuko dugu Mojategiko errugbi zelaian. Hemen daukazue aurreko zapatuan joan ginen izotz pistako ekintzaren…

Read More

HHko tailerrak eta monitore eskolako saioak hezkuntza ez-formalean

Olarte guneko ikasleak pasaden astean hasi ziren kirol jolasen tailerrarekin eta ederto ari dira. Aurtengo kopuruak oso handiak izan dira eta baita saioetako parte hartzea ere. Uribarriko ikasleak , Goikobaluko kideekin oso ondo ari dira abesbatzako saioetan. Basabeazpiren kasuan ere, gure txikitxoak primeran ari dira zunba saioetan. Bestalde, Batxi 1. mailako ikasleak asteburu honetan estreinatu…

Read More

Hezkuntza ez-formaleko eskaintzak

Oporretan egin dugun Gabonetako kanpus teknologikoan pozik ibili dira gure ikasleak, robotika eta programazioan murgilduz. Aurtengoa ere, Mondragon Unibertsitatea eta Camp Tecnológico enpresekin elkarlanean egin dugun ekimena izan da. Bestalde, jakin HHko hirugarrren tailerrak aste honetan hasiko direla. Oraingoan, Olarte, Uribarri eta Basabeazpi guneen txanda izango da. Olarte gunean, kirol jolasak izango ditugu, bi talde…

Read More

Gabonetako Emakumezkoen XIX. futbol txapelketa

Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta, abenduaren 29an eta 30ean Gabonetako Emakumezkoen futbol txapelketa egin genuen Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.  Abenduaren 29an alebin, infantil eta benjamin txapelketak egin ziren. Aloña Mendi, Bergara, Uda Arizmendi, Mondra, Real Sociedad eta Goierri Gorri izan ziren jokatu zuten taldeak. Hemen sailkapena: Abenduaren 30ean, berriz, kadete mailako triangularra ospatu zen Debagoieneko konbinatua,…

Read More