Hezkuntza ez-formala
Gabonetako emakumezkoen XIX. futbol txapelketa aurkeztu dugu
Asteartean, hilak 10, aurkeztu genuen Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian Gabonetako Emakumezkoen XIX. futbol txapelketa. Aurkezpenean Gari Iturbe Aretxabaletako alkatea, Garbiñe Etxeberria Realeko Emakumezkoen Futboleko Kirol Zuzendaria, Mikel Aizpurua Arizmendi Kirol Elkarteko Koordinatzailea eta Gadea Errasti Almen guneko Zuzendaritzako kidea batu ziren. Txapelketa abenduaren 29an eta 30ean izango da Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Abenduaren 29an, goizeko 9:30etan…
Read MoreHeldu dira LEK-eko kamisetak!
Berri pozgarri batekin gatoz, heldu dira LEK-eko kamisetak! Aurten LEK-en parte hartzen ari diren ikasle guztiek jasoko dute kamiseta eta hurrengo asteko saioetan banatzen hasiko gara. Bestalde, jakin asteburu honetan bueltan datozela LEK-eko asteburuetako ekintzak. LH 3-6. mailako ikasleek beisboleko topaketa izango dute Musakola kiroldegiko frontoietan. Izen-ematea zabalik dago eta alexia bitartez apuntatzeko aukera daukazue…
Read MoreHezkuntza ez-formaleko urte amaierako eta hasierako ekintzak
HHko bigarren tailerrak bukatzear daude, beraz, urtarrilean hirugarren tailerrekin hasiko gara. Oraingoan, patinajea, kirol jolasak, abesbatza eta zunba izango ditugu gune ezberdinetan. Beraz adi egon izen emateak egiteko. Aste honetan, monitore eskolako izen emateak itxiko ditugu eta urtero bezala zuen parte-hartzea ikaragarria izan da. Hauxe arrakasta! Hortaz, 4 talde (2 Almenen eta 2 Gaztelupen) sortuko…
Read MoreGabonetako dantza udalekuak antolatu ditugu Dantzaz konpainiarekin elkarlanean
Gabonetarako proposamen berri bat luzatu nahi dizuegu hezkuntza ez-formaletik: Dantza udalekuak Dantzaz konpainiarekin lankidetzan. Informazio gehiago hemen Animatu!
Read MoreGelditu barik, hezkuntza ez-formalean!
Ikasturtea aurrera doa, eta hezkuntza ez-formalean gelditu barik dihardugu! Monitore eskolari dagokionez, pasaden astean Almen guneko Batxi 1eko ikasleekin egon ginen. Gainera, azaroaren 27an interesatutako Batxi 1. mailako ikasle guztiekin bilduko gara Gaztelupeko aretoan ikastaroaren nondik norakoak ondo azaltzeko. Horretaz gain, Olarte guneko ikasle batzuk Gaztelupe gunean izan ditugu bisitan. Zirkoko gaia lantzen ibili direnez…
Read MoreArizmendi Kirol Elkarteko jokalariak Reale Arenan
Arizmendi Kirol Elkarteko futboleko saileko jokalari eta gurasoak Azaroak 17an Reale Arenan ospatutako emakumezkoen derbian egon ziren ikusle bezala. Errealak 1-0 irabazi zuen partiduan. Aipatu bezala, igande honetan emakumezkoen txapelketako euskal derbia (Real Sociedad – Athletic) jokatu zen Reale Arenan arratsaldeko 18:00tan. Hori horrela, Errealak deialdia konbokatu zuen Gipuzkoako talde guztiei sarrerak oparituz, eta gure…
Read MoreIgerilekuko jarduerak eta eskubaloi txapelketa egingo ditugu zapatuan!
Asteburu honetan, azaroaren 16an, bi ekintza burutuko ditugu. Alde batetik, LH 3-4. mailako ikasleak igerilekuko jardueretan murgilduko dira Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta izen ematea azaroaren 13rarte dago zabalik, hemen daukazue izean emateko bete beharreko formulategia. Bestetik, LH 5-6. mailako ikasleek eskubaloi txapelketa jokatuko dute Arrasateko musakola kiroldegian. Arrasate eskubaloi elkarteko kideak LEK-eko saioetan eskubaloia irakasten…
Read More“12 ikastetxe 12 tontor” egitasmoaren 5.edizioa
Mendi berrien konkistan, bagoaz probintzietan barrena! Ukaezina da, etxeko mendiek xarma propioa dutela: izugarriak, ezagunak, lagunartekoak eta atseginak izan ohi dira guretzat, baina Euskal Herrian badira hainbat txoko ezkutu, hainbat bizipen eta aukera berri. Hainbeste bide-xidor ditugu oraindik ezagutzeko… Euskadiko lurra mapa batean behatzen badugu, eremu txiki baina aberatsaren potentzial naturala mugagabea dela konturatzen gara.…
Read MoreEkintza piloa martxan hezkuntza ez-formalean!
Pasaden astean aipatu genuen bezala, gure txikien tailerrak aurrera doaz. Aste honetan, HHko 2. tailer multzoari hasiera eman diogu. Olarte gunean abesbatzako 2 talde atera dira eta Santa Teresan euskal dantzetako beste bi. Eski denboraldiari dagokionez, aste honetan martxan jarriko ditugu izen-emateak. Asteazken honetatik aurrera zabalik egongo da, beraz animatu zaitezte! Gogoratu BATU eta IZEN…
Read MoreArizmendi Kirol Elkartearen gabonetako loteria salgai
Aurten ere Arizmendi Kirol elkartearen gabonetako loteria salgai egongo da gure Ikastolan. Salduko den zenbakia 76590 izango da eta partizipazioak 3€tan salduko dira; 2,40€ izango dira jokatuko direnak, eta gainontzeko 0,6€-ak Kirol Elkartearentzat izango dira. Abendu hasierara arte egongo aukera boletoak eskuratzeko.
Read More