HHko tailerrak eta monitore eskolako saioak hezkuntza ez-formalean

Olarte guneko ikasleak pasaden astean hasi ziren kirol jolasen tailerrarekin eta ederto ari dira. Aurtengo kopuruak oso handiak izan dira eta baita saioetako parte hartzea ere. Uribarriko ikasleak , Goikobaluko kideekin oso ondo ari dira abesbatzako saioetan. Basabeazpiren kasuan ere, gure txikitxoak primeran ari dira zunba saioetan.

Bestalde, Batxi 1. mailako ikasleak asteburu honetan estreinatu ziren monitore eskolako saioekin. Ostiral eta zapatuan izan zituzten, eta gustora irten ziren bertatik.