Heldu dira LEK-eko kamisetak!
Berri pozgarri batekin gatoz, heldu dira LEK-eko kamisetak! Aurten LEK-en parte hartzen ari diren ikasle guztiek jasoko dute kamiseta eta hurrengo asteko saioetan banatzen hasiko gara.
Bestalde, jakin asteburu honetan bueltan datozela LEK-eko asteburuetako ekintzak. LH 3-6. mailako ikasleek beisboleko topaketa izango dute Musakola kiroldegiko frontoietan. Izen-ematea zabalik dago eta alexia bitartez apuntatzeko aukera daukazue abenduaren 12ra arte. Hemen daukazue ekintzaren kartela.
Jakin ostegun honetan, abenduaren 12an, Baskonia sakibaloi partida ikustera joango garela. 272 haur eta helduk eman dute izena. Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, hasi zaitezkete tontorren konkistan!
Bukatzeko, eskola kirolaren ereduari buruz artikulu interesgarri bat uzten dizuegu: Zer diote adituek gure eskola kirolaren ereduari buruz? . Espero dugu zuen interesekoa izatea!