Martxan dira Eski irteerak BATU eta IZEN egitasmoetan

Asteburu honetan, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4.mailako ikasleek eski irteera egin dute Arette eski estaziora. Eguraldia eta elurra lagun izanda, eskiatzen ederto moldatu dira.

Irteera honekin, aurtengo eski irteera guztiei hasiera emango diegu BATU eta IZEN egitasmoetan. Guztira 4 irteera eta asteburu izango dira, non Gazteluondo, Gaztelupe eta Almeneko BATU eta IZEN-eko ikasleak Arette eski estazioan eskiatzen egongo diren.

Ikastolen Elkarteko lankideak ere egongo dira gurekin eski ikastaroak ematen eta baita Mauleko aterpetxean ere.

Jarrain azken asteburu honetako argazkiak ikus ditzakezue:

Martxan dira Eski irteerak BATU eta IZEN egitasmoetan