Larunbatean atletismo inklusiboko topaketa ospatu genuen!

Martxoaren 22an atletismo inklusiboko topaketa ospatu genuen Mojategiko atletismoko pistan, Arrasate Atletiko Taldearekin lankidetzan. LHko 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek eta LEKE kirol egokituko taldeak parte hartu zuten atletismoa inklusioan egitea helburu zuen jarduera honetan. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, jarduera oso ondo atera zen eta parte-hartzaileek goiz atsegina pasa zuten.

Larunbat honetan, martxoaren 29an, LHko 2. mailako ikasleek igerilekuko jarduerak izango dituzte eta 3. eta 4. mailakoek areto futboleko topaketa izango dute MONDRATE areto futboleko elkartearekin elkarlanean. Bi jarduera horietarako izen-ematea alexia bidez egingo da gaurtik ostegunera bitartean.

Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ren 5. edizioa abian dela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen ikus ditzakezue tontorren argazkiak.