Arizmendi Kirol Elkarteko jardunaldiak aurrera doaz!

Iada otsailean murgilduta gaude eta denboraldiaren erdian kokatzen gara. Partidu eta jardunaldiak aurrera doazen heinean, batzuk ligaxkak amaitu eta bigarren fase batera salto egiten dute.

Futbolaren aldetik, Senior mailan igoera fasea jokatzeko sailkatu dira, nahiz eta azken emaitza ez den positiboa izan. Txalotzekoa egiten ari diren denboraldia. Kadeteak kopako ligaxkan murgildurik daude, eta 4. postuan daude sailkapenean partidu bat irabazi eta bi partidu berdindu ostean. Infantilak ere kopako ligaxkan dihardute, une honetan azken sailkatuak direlarik. Azkenik, futbol eskolako hurrengo jardunaldiak martxoaren 9an izango da alebinen kasuan eta martxoaren 22an benjaminen kasuan.

Boleibolari dagokionez, Senior mutilak euskal ligako 10. postuan daude sailkapenean eta Jubenil neskak, berriz, Gipuzkoa mailako 8. eta 11. postuetan. Kadeteen kasuan, Gipuzkoako txapelketako 2. postuan dago talde bat, lehenengo sailkatuaren berdinduta eta bestea berriz, 7. postuan. Azkenik, infantilak Gipuzkoako txapelketako 11 eta 13. postuak betetzen dituzte.

Igeriketako entrenamenduak aurrera doaz, gure igerilariak geroz eta trebeagoak izaten jarraitzen duten bitartean. Lehenengo topaketa abenduan izan zuten eta bigarrena aste santuen inguruan izatea aurreikusten da.

Azkenik, pelotako topaketak ere aurrera jarraitzen dugu, partidu batzuk jokatu dituzte Eskoriatzako frontoian, eta gure pilotariak geroz eta esku hobeagoak dituztela nabari da.