VIANA 2025 1.TXANDA
2025/07/06
Egun on azken aldiz Vianatar familia!
Maletak egiteko denbora eduki dugu, eta erropa jasotzen eta tolesten uste genuena baino trebeagoak garela ikusi dugu. Baina… maleta ekarri genuena baino beteago eramaten dugu, lagun berriak, esperientzia, sentsazio eta emozioak… Zelako aste polita!
Taldeka bildu gara eta aurtengo udalekuetako kamiseten banaketa egin dugu. Kamisetak jantzi ditugu eta gero ikusiko dituzuen argazkiak atara ditugu.
Bazkaltzeko… arroza! Eta azken eguna denez, taldeka koreografia eta kantu bidez eskatu dugu.
Bigarren txandakoak ilusioz itxaron ditugu, ez baitakite Vianan igaro behar dituzten momentu paregabeak!
Maletak hartu eta autobuserantz, Arrasateraino heldu arteko bidaia lo egin dugu gehienok…
Etxera, etxera lololololo!!!!!
Betiko lez, plazer bat Viana!
Hurrengo urtera arte!
Bihotzez, zuen monitoreak!!!!!!
2025/07/05
Egun on Vianatar familia!
Taldeka bildu gara eta BANDERA JOLASAren arauak azaldu ostean, lehenengo egunean egin genituen banderak hartu eta taldeko estrategiak pentsatzen hasi gara, eta… jolastera!
Bazkaldu ostean denbora eduki dugu igerilekura joateko motxila prestatzeko, han igaro baitugu azken arratsaldea, disfrutatuz eta azken aldiz txirristez gozatuz. Uretan eta txirristetan arratsaldea igarotzeaz gain, danok zirkulo bat egin dugu belarretan elkarrekin merixendatzeko eta txutxumutxuak partekatzeko.
Penaz agur esan diogu pistinari, baina Ikastolara bueltatu gara afaltzeko. Aldrebes afaria egin dugu eta afaltzeko genuena eskuekin jan beharra izan dugu… ikusiko dituzue argazki eta bideoetan tomatez betetako muturrak
Nekeak irabazi gaitu eta gaubela hasieran oso nabaria izan da, lo egiteko eta deskantsatzeko gogotsu geunden. Baina, monitore koadrila majo honekin buelta eman diogu eta sekulako barreak egin ditugu azken gaubelako oroitzapen ederrak izateko; disko festa, desfilea…
Eta honekin… gabon azken aldiz esaten dizuegu.
Ondo lo egin!!!!!
2025/07/04
Kaixo familia!
Gaur goizean Vianako Olinpiadei eman diegu hasiera. Taldekako aurkezpenei ekin diegu, talde bakoitzak beraien banderak erabiliaz eta Julen Letona monitore ohia oroituz. OTSAGIK GOXO HAR ZAITZALA!
Arratsaldean, igerilekura joan gara txirristetan gora eta behera ibiltzeaz gain mahai joku desberdinetara jolasten aritu gara. Arratsaldearekin amaitzeko ikastolako espazio desberdinetan jolas librean aritu gara afal aurretik.
Eguzkia ezkutatu denean monitore batzuk desagertu egin dira eta haurrak taldeka ikastola kanpoko basora joan dira hauek aurkitzera.
Gaubela amaituta lotara joan gara, biharko egunerako indarrak behar digulako.
Agur agur familia!
2025/07/03
Egun on Vianatarrak!
Gaurko eguna pozik hasi dugu, bagenekielako ekintza berezia genuela aurretik. Gosaldu ostean, motxilak prestatu eta autobuserantz joan gara 45 minutuko bidaia egiteko Kanpezura iristeko. Bertan, errekan txitxirioak bezala egon gara uraren tenperatura hotzak aukera ematen zigun bitartean.
Denok batera bazkaldu dugu eta ostean denbora gehiago egon gara errekan. Txoko berri bat aurkitu dugu bertatik salto egiteko… eta ze ondo! Merixenda jan eta autobuserantz joan gara, Vianara bueltatzeko.
Gaubelan VIANA GOT TALENT show-a egin dugu eta barre algara ederrak egin ditugu.
Bihar berri gehiago!
Ondo lo egin familia!
2025/07/02
Kaixo familia!
Gaur ere egun ederra pasa dugu. Goiza Viana ezagutzen ginkana jolasean murgilduta pasa dugu, herritarrei esker Vianako kaleak eta txoko desberdinak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu.
Arratsaldean, Viana ezagutzen jarraitzeko herriko igerilekura egin dugu txangoa. Bertan arratsalde berezia bizi dugu. Txirristak ireki dituztenetik ez gara uretatik irten. KAR KAR KAR KAR…
Eguzkia ezkutatu denean furor furor jolasera jolastu gara.
Gaubela amaitu, hortzak garbitu eta lotara joan gara, bihar VIANAKO OLINPIADAK ospatuko ditugulako.
Bihar arteeee!!!
2025/07/01
Kaixo kaixo Vianatik!
Gaurkoa egun zirraragarria izan da. Goizeko bederatzietan gosaldu dugu indarrak hartzeko, eta 10:00etan autobusa hartu dugu Campo Activo-ra abiatzeko, naturan murgildutako abentura eguna hasteko.
Iristean, arnesak jarri ditugu eta tirolinetan, eskaladan eta zuhaitzen arteko zirkuituetan ibili gara. Oso ondo pasa dugu guztiok elkarrekin!
Bueltan, jolas librea izan dugu, eta ondoren dutxa freskagarri bat hartu dugu. Iluntzean, afari eder bat jan dugu, eta gaubelan ederki ibili gara: musika kaxarekin dantzan eta lehenengo txutxumutxuei hasiera emanez.
Eguna bukatzeko, ikastolako behiari ondoloinak eman dizkiogu, eta gero… oheratu gara, biharko egunari gogotsu begira.
2025/06/30
Aupa gurasoak!
Arrasaten maletak jaso ostean gogoz gainezka etorri gara autobusean Vianaruntz. Bidaian barre algarak egin ditugu eta monitoreak gehiago ezagutzeko aukera eduki dugu.
Erentzun Ikastolara, gure etxea izango den honetara, heldu garenean denok oso pozik jarri gara ikusita jolasteko daukagun eremu dena. Zoragarria da!!!!
Denok batera bazkaldu dugu, eta ostean monitoreak taldeka banatu gaituzte norberak bere taldearekin udaleku guztietarako balioko duen bandera egiteko! Gu bai artistak!
Beroari aurre egiteko, ur jolas batzuk egin ditugu eta bertatik irabazle urten direnak aukera izan dute kamisetak margotu beharreko kolorea erabakitzeko. Talde bakoitzeko kolore bat… hurrengo egunetako argazkietan ikusiko duzuen bezala.
Askariaren ondoren, taldeka bildu gara eta gaubelarako taldekako aurkezpenak prestatzeko denbora eduki dugu; koreografiak, antzerkiak, txisteak…
Mmm berriz ere tripak zarataka hasi zaizkigu eta afaltzeko purea eta arraina! Hau bai hasiera!
Gaubelari 22:15etan eman diogu hasiera… ikusiko dituzue bideo edo argazkietan zelako ondo pasatu dugun! Honen ostean hortzak garbitu eta lotara, nekatuta gaudenez errax geratu gara lo eta ez dogu gerra askorik eman… badakigulako lehenengo eguna besterik ez dela eta gerra emateko egun asko ditugula!
