BERAko udalekuak (1.txanda)

7.EGUNA

Atsedenik gabeko aste baten ostean, kostata jaiki gara gaurkoan…izarak gainetik ezin kendu! Azken egunari ikutu berezia emate aldera, mozorratuta jetisi gara gosaltzera. Hau bai festa! azken dantza heldu da eta maletak hankaz gora dauzkagu, nagiak kendu eta txarangarekin gosaltzera, oraindik guztia ez baita amaitu.

Gosaldu ostean, maletak eegin ditugu, hau bai lan nekeza! Beraz, elkarlanean maletak txukundu eta igerilekura joan gara azken bainutxoa hartzera. Ondoren, denok dutxara Xalala Xalala… Riki Riki RIKI RIII!!

Gure esploratzaileak gose dira eta bazkari ederra izan dugu udalekuari amaiera ezinhobea emateko Aitona Bixenteren paella eta Amona Maritxuren oilasko iztarrak!! SUKALDARI, SUKALDARI… ZE ONAAA!!!!! MMMmmmmm!! Taldeko argazkiak eta autobus magikora, amaitu da abentura.

Maletak esperientziaz beteta eta bihotzak hutsik, bagoaz etxera, nahiz eta inork ez duen nahi. Berako udalekuek beste behin irakatsi digute gure altxorrak zaindu egin behar direla eta  zein garrantzitsuak diren guretzako ELKARLANA, EUSKARA eta NATURA. Izugarria izan da, laister ikusiko dugu elkar aitatxo eta amatxo. Besarkada handi bat! Plazerra izan da haurrak zaintzea eta berriz ere beraiekin haur sentitzea. GORA BERA!

Eskerrik asko,

Kixmi eta Koxme mugalari ausartak.

be06c346-23fd-43d6-9f50-bb9fe09c0f3c

6.EGUNA

Goizean goiz jaiki eta bapo gosaldu ostean, autobus magikora abiatu gara. Hondarribira joan gara gure bi protagonisten bainujantziak berreskuratzeko asmo irmoarekin. 

Hondarribira heldu eta jolas batzuk eginda, herria ezagutzeko parada izan dugu. Ibilbidean, herriaren historian garrantzitsuak izan diren hainbat puntu ezagutu ditugu: 1367an PUTZUZAIN herrian ez sartzeko sorturiko harrizko harresi zaharra, mugalari eta korsario zaharren luxuzko hotela, KIXMI eta KOXMEREN aitonak lamiarentzat eginiko zubia…

Herria ezagutzeaz bat gure mugalari txikiak gosetuta janari eske hasi dira. Beraz, hondartzara bidean mugaz bestaldetik ekarritako otarteko goxoak jan ditugu. ÑAM, ÑAM, ÑAMM…

Gorputzak berotu eta guztiok txipli-txapla uretara joan gara. Hondartzan ederto ibili gara uretan freskatzen eta hare artean jolasten. Horren ongi pasatu dugu, KIXMI eta KOXMEren bainujantzia ere ahaztu dugula. Ia etxera bueltatzeko orduan konturatu gara gure laguntza behar zutela eta bapatean haurretako batek malekoian identifikatu du bainujantzi zoragarri bat..

Etxera bueltatu eta gaurkoan afari berezia: mozorroen festa. Denetarik izan dugu: superman, pikachu, animaliak eta baita pailazo eta cheerleaderrak ere. Hortik gaubela gelara abiatu gara eta bertan ikuskizuna: dantza eta antzerkiak. Horren ondiorren KIXMI eta KOXME agertu dira eta gaztetxoek bainujantzia bueltatu diete. Beraiek eskerrak eman dizkie eta azkenean etxerako bidea hartu dute. Lan bikaina egin dute gure txikitxoek, ziur biharko egunean sariren bat jasoko dutela.

Haurrak eta begiraleak OSO NEKATUTA gaude, baina aldi berean indarrez beteta goaz ohera, helburu guztiak beteta eta motxila esperientzia eta ikasketaz lepo. Bihar etxera,  udalekuak amaitzear daude. Ondoloin… ZZZZzzzzZZZzzzZzzzzZzz

GORA GURE MUGALARI AUSARTAK!! GORA KIXMI ETA KOXME,  AGUR KONTRABANDISTA ADORETSUAK!! ZORTE ON ZUEN BIDAIAN!!

23494a1e-c9d6-4ee9-b9de-686b681c08bb

5. EGUNA

Gaurkoan, goizean goiz esnatu gara NIKA Nikaraguaren paradisura (Tximistarri Land) joateko. Beraz, motxilak ilusioz bete eta abentura parkean egun zoragarri bat igarotzeko sendo gosaldu dugu. Autobus magikoa hartu eta paradisuan goizean goizetik tirolinetan txorien antzera hegan egin dugu. 

Behin txori bihurtuta tximuen antzera aritu gara zuhaitzetan gora eta BERA jeje. Adrenalina bota eta oreka landu ondoren, bazkaltzeko ordua iritsi da.

Bapo bazkaldu ondoren, jolas parkean aritu gara beste udaleku batzuetako ikasleekin batera jolasten, oso polita izan da ikasleak beste gazte batzuekin harremantzen ikustea. Askariaren orduan Putzuzain gaiztoa agertu da eta PUTZUZAIN KANPORA! oihukatuz uxatu dugu.

Horren ondoren NIKA Nikaragua agertu da eta mugalari izateko entrenamendu gogorra izan dute gaztetxoek indiarrak berak diseinatutako naturgunean. Nikak gaztetxoek erakutsitako ausardia saritzeko Naturaren garaikurra eman die. Ondoren afaria eta gaubela gelara.

Iluntzearekin batera, umeen gaubela-ikuskizunaz gozatu dugu eta horrelako batean, KIXMI eta KOXME agertu dira. Umeek NATURAren garaikurra eman diete, eta muga zeharkatzeko ausardia eta horrela, azkenean, trebetatsuna emango dieten hiru altxorrak lortu dituzte gure mugalariek; EUSKARA, ELKARLANA eta NATURA. Beraien zakuan beharrezko guztia duten ziurtatzen hasi dira, BAINA… mugan dagoen ibaia zeharkatzeko ezinbesteko duten bainujantzia falta zaiela konturatu dira!!!!! Putzuzainek lapurtuko ote zuen? Non egon daiteke bainujantzia? Hondartzan egon al da KOXME? Mugatik gertu dagoen hondartza batean? Bihar, hondartzara joango gara ea KIXMI eta KOXMEren bainujantzia aurkitzen dugun. Topatuko al dugu?? Seguru gaztetxoek oraingoan ere lan bikaina egingo dutela. Txanda amaitzen ari da eta nekea nabaria da mugalaritxoengan, halere, inoiz baino gustorago daudela adierazten dute beraien irribarreek. Bihar beste abentura bat, oraingoan kostaldean.

PUTZUZAIN KANPORA!

GORA KIXMI ETA KOXME MUGALARI AUSARTAK!

721cef28-5ec6-42db-9f7a-05f93e978844

4.EGUNA

Musika goxoarekin esnatu ostean, indarrak hartzeko bapo gosaldu eta mendira joateko ilusioz, umorez eta gogoz bete ditugu motxilak. Lehenengo ostarteekin batera, mendirantz abiatu gara guztiok batera, KIXMI eta KOXMEk zeharkatzen dituzten mugetarantz. 

Eguraldia lagun izan dugu mendira joateko, ostarteak eta giro frexkoa. Maldan gora Hego Euskal Herria eta Ipar Euskal Herria banatzen dituen  Ibardingo bentara heldu gara. Tontorretik, euskal kostaldeko paraje ikusgarriez gozatzeko aukera izan dugu, eta hala, Hondarribi, Hendaia, Donibane Lohizune, Biarritz eta Landak bistaratu ditugu. 

Ondoren, Ibardinera jaitsi gara eta bazkari goxo goxoa izan dugu bertan, mugaz bestaldeko ogitarteko paregabea! Berara bueltatu gara, bertan giroa epela zenez, igerilekura joatea erabaki dugu, Abesti eta berriketa artean, berehala iritsi gara egoitzara. Igerilekura joateko bainujantziak jantzi, krema eman, toailak hartu eta askaria jan dugu. Ostean, egoitzara bueltatu gara eta bertan, EPIFANIO jaunaren bisita jaso dugu. Bizikleta konpontzaile zaharrak euskal kultura izugarri maite duenez, euskal abestietan oinarritutako jolas bat proposatu die mugalari gazteei. Gure kantuak eta euskalki ederra entzun ditu eta Euskararekiko izan duten jarrera saritzeko, EUSKARAREN garaikurra eman die EPIFANIOk geure haurrei. Behin hori eginda, bapo afaldu dugu.

Gaubelan, bi talderen ikuskizunak izan ditugu, antzerki, txiste eta dantzak… KIXMI eta KOXMEren bisita ere izan dugu. Mugatik etorri dira arnasestuka, PUTZUZAINengandik ihesi. Umeek EUSKARAREN garaikurra eman diete eta etxera itzuli dira merezitako atsedena hartzera. Gu lotara goaz, bihar ikusiko da zer dakarkigun egunak. Ondoloin ZZZzzzzZZZz

edce77dd-59e9-434f-aab1-bae7592ea871

3.EGUNA

Sendo gosaldu ostean, hortzak garbitu eta abenturari ekiteko prestatu gara.  Etxeko atarian jolasean ari ginela, gainera, NIKA esploratzaile nikaraguarra etorri zaigu bisitan; KIXMI eta KOXME mugalariei laguntzera etorri da munduko beste puntatik, eta erakutsi digu nola egiten duen berak iparrorratzik gabe bideak topatzeko. Horrela, pista batzuk eman dizkigu KIXMI eta KOXMEren iparrorratza aurkitu ahal izateko. Gainera, esploratzaile trebe eta ausartak izateko entrenamendua prestatu digu. NIKAren masterclass-aren ondoren, etxera bueltan iparrorratza aurkitzea lortu dugu. Mugalarien bidean zegoen. 

Arratsaldean, Herriko plazara abiatu gara. Bertan geundela, TXOMIÑE agertu zaigu, Berako herri-kiroletako txapeldun historikoa. Berarekin mugalari apartak izateko euskal entrenamendu tradizionala burutu dugu: lokotx bilketa, txingak eta soka-tira. Horren ongi aritu dira haurrak, ezen Txominek elkarlanearen garaikurra eman diela.

Izerdi-patsetan eta gosea eginda afaltzera etorri gara. Gaubelan, bigarren taldeak,Minions taldeak ikuskizun ikusgarria eskaini digute. Horren ostean, NIKA, KIXMI eta KOXME agertu dira. Iparrorratza eta elkarlanaren garaikurra itzuli diegu. Benetan poztu dira! NIKAK haurrei eginiko lan bikaina eskertzeko bere paradisura gonbidatu ditu: Tximistarri-land, tximistak harria kolpatu zuen mendia.

KIXMI eta KOXME mugalariek, horri esker, mugaz bestalderako bidaiari ekin ahal izan diote, AGUR KIXMI!! AGUR KOXME!!! LASTER ARTE!!! Indarrak hartzeko unea iritsi da, bihar paradisura baikoaz. Ondo loin!! ZZzzzZZZzzz

89bc244b-ffa2-4a95-b193-ccd872231df2

2.EGUNA

Goizean goiz jaiki eta gosaltzera joan gara. Bigarren eguna hastearekin batera, PUTZUZAIN maltzurra agertu da aterpetxe inguruan, mugalarien zakua eskuan zeramala. Baina, ihesean Berako mapa sekretua galdu du. Ondoren,  KIXMI eta KOXME etorri dira laguntza eske. Zakua galdu dute eta mugalari trebeak izateko ingurua ezagutzea ezinbestekoa denez, herria ezagutzera gonbidatu gaituzte. Horrela, laguntzeko lanei ekin diegu, eta herrian ibili gara eurek galdutako altxorren bila.

Bazkaldu eta gero, beroari aurre egiteko asmoz, igerilekuan izan gara. Bertan freskatu ostean, askariarekin indarrak berreskuratu ditugu. mugalari apartak izateko entrenatzen aritu gara. Arratsaldea amaitzeko, aterpetxera itzuli gara eta bertan jolasean aritu gara afal ordurarte.Afariarekin amaituta, Berako danborrada konpainiaren eskutik danborrada izan dugu jantokian. Ederto pasatu dugu danborrak astintzen!

Gaubelan, KIXMI eta KOXME etorri dira ohi den bezala. Baina… konturatu dira iparrorratza falta dutela. Gaua lainotsua denez, ezin dira Lapurdira itzuli. Euren altxor preziaturik gabe nahiko despistatuta dabiltzala dirudi.  Beraz, iparrorratza aurkitzeko laguntza eskatu digute. Ea biharkoan aurkitzen dugun. 

Leher eginda, bagoaz lotara!! zzzz

41ff5e6b-bff4-4f64-b0e6-8ffbd6b432e2

1.EGUNA

Berara ilusioz beteta eta motxilak irrikaz blai iritsi eta maletak zein logelak antolatu ostean, herriko plazara joan gara bokaillua jan eta tripa betetzera. Ondoren, egin duen beroa eramangarriago egiteko. ur jolas paregabeak egin ditugu aterpetxeko patioan. Ederto ibli gara, busti-busti eginda! Ondoren merienda jan eta talde kohesioko dinamikak, talde izaera sendotzeko banderak, taldeko oihuak… eta nola ez.. TROKO eta MOKOren bixita gogoangarria izan dugu. Afari mexikarra egin eta gero, KIXMI eta KOXME gure lagun mugalarien bisita jaso dugu. Mugaz bestaldetik etorri dira eta nekatuta daude zeharo, bi egun daramatzate alde batetik bestera PUTZUZAIN maltzurrarengandik ihesi eta Ibardingo bentan egingo dute lo, halere, altxorrak bertaraino eramateko nekatuegi daude. Laguntza eskatu digute euren altxorra zaintzeko. Zer gertatuko ote da altxorrarekin?

Bihar beste egun bati ekiteko lo egin eta deskantsatzea ezinbestekoa da, beraz, guztiak ohera. 

Ea zein sorpresa gordetzen digun biharko egunak!

IMG_0149