Hezkuntza ez-formala
OTSAGI 2024 – 2.TXANDA
Kaixo Otsagitar, Zelan zaude? Gu nostalgia puntu batekin gaude oraindik, egin ditugun ekintza guztiak gogoaraziz. Izugarria izan da Otsagin zuekin bizitako aste hau eta bizitako momentuekin gelditzea nahi dugu. Egunero esperientzia ezberdinak bizi izan dituzue eta une horiek gordetzeko behean dauzkazue egun bakoitzeko laburpen bideoaak. Agurtzeko, behean uzten dizkizuegu BIDEOKLIPA eta argazki batzuk. Udan zehar…
Read MoreGARES 1A 2024
Kaixo! Hemen behean ikusiko dituzue Gareseko 1.A txandako nondik norakoak. Uztailak 3tik 6ra egingo ditugun eguneroko ekintza guztien laburpen bideoak zein argazkiak aurkituko dituzue bertan. Sartu eta gozatu! UZTAILAK 3 Kaixo familia, 10:30etan maletak jaso eta autobusera puntual igo ostean, gogoz gainezka eta topera etorri gara autobusean Garesera. Bidaian zehar pelikula bat ikusi, eta ondoren,…
Read MoreVIANA 2024 – 1.TXANDA
2024/07/08 Egun on azken aldiz Vianatar familia! Iruñan antzera bigarren entzierroa egin dugu aurtengo udalekuei amaiera ematen joateko, eta atzo bezela, jantokiraino joan gara entzierroa jarraituz. Maletak egiteko denbora eduki dugu, eta erropa jasotzen eta tolesten uste genuena baino trebeagoak garela ikusi dugu. Baina… maleta ekarri genuena baino beteago eramaten dugu, lagun berriak, esperientzia, sentsazio…
Read MoreUDALEKU IBILTARIA DBH 4
Gaua goxo goxo pasa genuen Legutioko kiroldegiko egurraren gainean. Oraindik lehortu gabe zeuden mendiko zapatilak alde batera utzi eta bizikleten gainean jarri ginen!! Pedalkadaz pedalkada Landako urtegira iritsi ginen berehala. Deskantsu txiki baten ondoren, Ozaeta bideko aldapek gure hanka eta bihotza frogan jarri zituzten baina oraindik indartsu geunden eta Ozaetako parke batean lasai lasai bazkaldu…
Read MoreLEKEITIO 2024 – 1.TXANDA
Kaixo! Hemen behean ikusiko dituzue Lekeitiko 1.txandako nondik norakoak. Uztailak 1etik 7ra egingo ditugun eguneroko ekintza guztien laburpen bideoak aurkituko dituzue bertan. Sartu eta gozatu! 2024-07-06 Gora San Fermin! Eguna txupinazoa botaz eta haurrak esnatzen hasi dugu. Mendiko oinetakoak jantzi eta Otoio mendira abiatu gara. Beheranzkoan euri zaparradak harrapatu gaitu, baina lokatza gure laguna denez,…
Read MoreBerako Udalekuak 2024 – 1.txanda
Uztailak 3, asteazkena Goizean goiz jaiki eta bapo gosaldu ostean, autobus magikora abiatu gara. Hondarribira joan gara gure bi protagonisten bainujantziak berreskuratzeko asmo irmoarekin. Hondarribira heldu eta jolas batzuk egin eta herria ezagutzeko parada izan dugu. Ibilbidean, herriaren historian garrantzitsuak izan diren hainbat puntu ezagutu ditugu: 1367an PUTZUZAIN herrian ez sartzeko sorturiko harrizko harresi zaharra,…
Read MoreOtsagiko Udalekuak 2024 – 1.txanda
AZKEN EGUNA Neska-mutil maiteak, Atzera begiratu eta Otsagiko udalekuak elkarrekin igaro ditugun zazpi egun hauek gogoratzean, ezin dut saihestu tristura eta alaitasun nahasketa bat sentitzea. Tristura, gaur elkarri agur esango diogulako, eta bakoitzak bere bidea jarraituko duelako, baina baita poz izugarria ere, partekatu ditugun une ahaztezin guztiengatik. Aste honetan, elkarrekin barre egin, ikasi eta hazi…
Read MoreArizmendi Ikastola Udalekuak 2024
Gaur ekainak 27, hasten dira, Arizmendi Ikastolako udalekuak eta uztailaren 14an bukatuko dira. Arizmendi Ikastolako 750 ikaslek hartuko dute parte aurtengo Udalekuetan eta hauekin batera beste 150 hezitzailek. Dakizuen bezala, 15 txanda desberdin antolatuko ditugu, Gares, Bera, Viana, Lekeitio, Otsagi, Belagua eta Ibiltaria izango dira. Gure ikasleek aisialdiarekin gozatzeko aukera izango dute, naturaz gozatzeko, lagun…
Read MoreStreet dance ekintzako azken jaia, Arizmendi Ikastola eta Camden Dance Studio dantza eskola elkarlanean
Arizmendi Ikastolan, ikasturtean zehar 4 talde izan ditugu, Street dance ekintzan. Saioak, Camden Dance Studio dantza eskolako lankideek ematen dituzte. Ez da lehen ikasturtea ekintza hau zabaltzen dugula eta gure ikasleek berarekin gozatzen dutena. Ikasleen eta familien balorazioa oso positiboa da, lan itzela egiten dute bai hezitzaileek eta baita ikasleek ere. Bukaerako lanean argi ikusten…
Read MoreLEK sustapen jardueretan murgilduta dabil!
Behin eskola kiroleko ikasturteari amaiera emanda, LEK sustapen jarduretan murgilduta dabil. Astelehenean hasi ginen ekintza ezberdinak egiten eta Ekainak 19rarte jarraituko dugu denetariko irteera eta ekintzak egiten, hala nola, Hontza abentura parkea, espeleologia,txirrindularitza, jumping, surf, padel surf…Hemen daukazue argazkiak ikusgai. Izena eman duzuenoi joango gara ekintzari buruzko informazioa bidaltzen. Aresko saski eskolako ate irekiak ere egongo dira…
Read More