Street dance ekintzako azken jaia, Arizmendi Ikastola eta Camden Dance Studio dantza eskola elkarlanean
Arizmendi Ikastolan, ikasturtean zehar 4 talde izan ditugu, Street dance ekintzan. Saioak, Camden Dance Studio dantza eskolako lankideek ematen dituzte. Ez da lehen ikasturtea ekintza hau zabaltzen dugula eta gure ikasleek berarekin gozatzen dutena. Ikasleen eta familien balorazioa oso positiboa da, lan itzela egiten dute bai hezitzaileek eta baita ikasleek ere. Bukaerako lanean argi ikusten den bezala.
Ekainaren 16an, igandea, Camden Dance Studio dantza eskolak ikasturte amaierako jaialdia ospatu zuen, 350 dantzari inguru bilduz eta sarrerak agortuta Bergarako Frontoian.
Arizmendi Ikastolako ikasleek, Arrasateko guneetakoak eta Almenekoek, bertan parte hartu zuten, 90eko hamarkadari buruzko ikuskizunean, pieza ezberdinak eskainiz: Barbie Girl eta Laztana (Latzen). Lan bikaina egin zuten, bejon daiela. Hemen dituzue bideoak ikusgai, beraien arteaz gozatu nahi baduzue!
Bideoak:
Biba zuek, datorren ikasturtean berriro ikusiko dugu elkar, gozatu oporrak!!!