UDALEKU IBILTARIA DBH 4

Gaua goxo goxo pasa genuen Legutioko kiroldegiko egurraren gainean. Oraindik lehortu gabe zeuden mendiko zapatilak alde batera utzi eta bizikleten gainean jarri ginen!!

Pedalkadaz pedalkada Landako urtegira iritsi ginen berehala. Deskantsu txiki baten ondoren, Ozaeta bideko aldapek gure hanka eta bihotza  frogan jarri zituzten baina oraindik indartsu geunden eta Ozaetako parke batean lasai lasai bazkaldu genuen. Tripa bete ondoren siesta txiki bat ere egiteko aprobetxatu eta  berriz  bizikleta hartu genuen ahalik eta azkarren Araiako igerilekuko ur hotzetan sartzeko desioarekin.

Konturatu orduko iritsi ginen bertara.Sartu bezain pronto irten ginen igerilekutik oso ur hotza zegoelako. Baina pena merezi izan zuen!! Bizikletan galdutako indar dena bapatean berreskuratu balio izan zuen. Jan genuen nocilla bokadilloak ere lagun zuen horretan!!!

Igerilekutik frontoira aldapa bera lasai lasaian joan ginen etxeko lanak egindako harrotasunarekin!!

Dutxa bero eta paellarekin egunari agur esateko prest geunden baina kasualitateak horrelakoak dira eta gaubela oso berezia izan genuen!!! Kontatuko dizuete bueltan!!!

Gaurkoan eskertu dugu maleta egin behar ez izana!!! Maleta guztia zabal zabalik eta dena hankaz gora!!!Hori bai, atzoko gaubelaren ondorioz asko kosta zaigu zakuetatik irtetea. Goizeko 9:30etarako neoprenoekin jeitsi behar genuen altuera guztia igotzen genbiltzan. Batzuentzat Anboto baino gogorragoa izan da aldapa!!!

Errekako uraren tenperaturak argi erakutsi digu uda oraindik ez dela berotzen hasi. Neopreno eta guzti baina hotz dexente pasatu dugu La Lezeko kobazuloan!  Momentu goxoak ere ekarri ditu jeitserak!! Salto, rapel, tobogan eta denetik izan du!! Eskerrak irten garenean eguzkiak ederto berotan gaituen.

Arratsaldean, batzuk igerilekura, beste batzuk lasai kiroldegian deskantsatzen, gitarra ere atera dugu. Arratsalde lasaia pasatu dugu!

Gaur gau berezia izango da ibiltariko 2 txandak elkartuko garelako!!! 100 pertsonentzako afaria prestatzeko gai izango gara? Noski baietz!!! Zelako pasta entsalada eta hanburgesak jan ditugun!

Egunak aurrera doaz eta bukaera ere bertan daukagu!!  Gorputzak nekatzen hasita daude, aurpegietan ere nekea igartzen da baina proposatutako erronka gero eta gertuago daukagu eta lortuko dugu!! Aizkorri gure zai dago!

Pd: Asteazkenean 17:00ak aldera iritsiko gara Arrasatera (Ferixalekura). Azken kilometroak bizikletan egingo ditugu eta animatzen zaituztet zuen seme alabei arrera beroa egitera! Beraz etorri txalo zaparrada bat emateko asmoarekin!!

Otxandion hasi  eta Gorbeako aterpetxean bukatu genuen hirugarren etapa arrakastatsua izan zen. Egun ederraz gozatu genuen, eguraldi ezin hobearekin, eta ibilbidean zehar bista bikainak ikusteko aukerak izan genituen. Paisaia ikaragarria zen: Anboto alde batera, Atxuriko biseratik bidetxoa, gorbekoa zelai berdeak…..

Ibilaldiak aldapa gogor batzuk izan zituen eta arratsaldeko 17:00etarako lainoekin batera iritsi ginen Gorbeiako aterpetxra. Bertan, patata txorixo goxo batzuez gozatu ondoren euriak bisitatu gintuen baina gaur bikaina pasatzeko aukera izan genuen. Zalantzarik gabe, gure oroimenean geratuko den esperientzia.

Lainope esnatu gara, lanbro pixkatekin eta kanping dendak bustita baina ondo deskantsatuta. Gorbeiako tontorra ikusi ez baina gertu geneukan. Gainean genuen arropa guztia jantzi eta pausoz-pauso Arabako tontorrera iritsi gara. Iritsi baino 5 metro lehenago ez genuen gurutzea ikusten baina bai, bertan zegoen!! Zelako poza eta hotza aldi berean.

GPS-ari jarraituz, taldea asko sakabanatu gabe, Gorbeiako parke naturalari agur esan eta Ubideko frontoian euriaren babesa jaso dugu. Pelota partidu batzuk jokatu, nocilla pixkat jan eta Legutiotik Ubideko bideari ekin diogu. Aterri errazagoa izan da baina arratsaldeko 19:00ak aldera Legutioko kiroldegiko dutxa beroaren azpian errekuteratu dugu. Orain bai, tripa bete, eta txutxumutxuen kaxarekin, egunari agur esan diogu.

Bihar zapatilei agur esan eta bizikletaren txanda izango da. Hankako anpoilek eskertuko dute!!!

Arizmendi Ikastolak antolatutako udaleku ibiltariaren lehen eguna goiz hasi zen Arrasaten. 15- 16 44  urteko nerabe bildu ziren Ferixalekun, motxilak gogoz eta indartsu beteta. Aurkezpena Udalan egin ondoren, Urkiolako Parke Naturalerantz abiatu ginen. Besaideko tontorrean 11takoa egiteko aprobetxatu genuen  eta senda eta bide aldapatsuen arteko nahasketaren ondoren Bazkaltzeko ordu iritsi zen eta horretarako Anbotoren magaleko zelaiak eta bistak (Zabalaundi) bazkaltzeko aprobetxatu genituen, Arratsaldean iritsi ginen Urkiolara, eta han ezarri genuen kanpalekua.Urkiolako harriari bira batzuk eman eta  taldea ezagutzeko gaubela baten ondoren lotara joan ginen.

Gau zaratatsu baten ondoren, goiz gosaldu eta Anbotora igotzeko prestatu gara.  Bizkaiko gailurrik altuena izan dugu helburu eta bai lortu ere. Bi ordu baino lehenago Mariren konpainia baliatuz iritsi gara Anbotora eta lainoak eta lanbruak egin digu konpainia bertan. Bistak ikusteko beste batean bueltatu beharko gara.  Merezitako atsedena hartu ondoren, Otxandiorako jaitsierari ekin diogu. Bidea errazagoa izan da eta  arratsalde erdian iritsi gara helmugara. Otxandioko igerilekuak berriro irrifarreak ekarri ditu aurpegietara! Afaldutako makarroiek eta gaubelan egindako kutxa zoroak, goxo amesteko baimena eman digu!!!

Kaixo,

Udaleku ibiltaria bihar hasiko da martxan baina gaur urduditasun eta emozio aurpegiak ikusi ditugu bizikletak ekartzera etorri direnean!!!

Abentura hastear da eta hemen jasoko duzue gure berri!!