Hezkuntza ez-formala
Ikastolako Zirko tailerreko azken jaia
Ikasturtea aurerra doa eta horrekin batera, Arizmendi Ikastolako Hezkuntza Ez Formaleko ekintzak ere maiatzean bukatu dira. Ikasturtean zehar hainbat talde izan ditugu, Robotikan, Yoga inglesean, Zirko tailerrean eta Street Dance-n baita. Ekintza hauetariko batzuk azken jaian izaten dute amaiera, Street Dance-eko taldeek ekainaren 16an izango dute, Bergaran, Canden town akademiako beste taldeekin batera. Zirko tailerrean…
Read More[BATU eta IZEN-eko familientzat] MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketaren sozializazioa
Eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu Arizmendi Ikastolako MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketan zure laguntza emateagatik. Zure konpromisoa funtsezkoa da ikasleen arrakastarako eta baita gure hezkuntza-komunitate osasuntsua garatzeko ere. Horren baitan, zure guneko diagnostikoaren emaitzak jasotzen dituen txostena eta laburpen bideoa partekatzen dizkizugu. Bideoa edo/eta txostena ikusi eta gero, etorkizunean egingo diren esku hartzeak aukeratu eta diseinatzeko…
Read MoreOtala Zelai krosa eta eskubaloi txapelketa izan genituen domekan
Atzoko egunean Joseba “mardo”ren oroimenezko 44. OTALA ZELAI KROSS HERRIKOIAN parte hartu zuten gure ikasleek (argazkiak goienan.eus-en). Bestalde, Arrasaten, musakolako jaiekin batera Eskubaloi taldeak 4X4 txapelketa antolatu zuen eta ederto ibili ziren goizean zehar. Eskubaloiko argazkiak. Bestalde, larunbat honetan, 12 IKASTETXE 12 TONTOR ekimenari amaiera borobila emateko parte hartzen dabiltzan ikasleekin Murura irteera egingo dugu.…
Read MoreHaur Hezkuntzako tailerren eskaintza Ikastolan
Gure Ikastolan eskaintzen ditugun Hezkuntza ez-formaleko proposamenen barruan, aukera ugari izaten ditugu ikasturtean zehar haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelakoentzat. Horrela, Ikastolako txikienek ere, hezkuntza ez-formaleko ekintzak esperimentatzen hasteko aukera izaten dute. ERDUko gune bakoitzak, Jose Arana, Basabeazpi, Olarte, Umezaintza, Uribarri eta Santa Teresak, 8 orduko 3 tailer izaten dituzte ikasturtean zehar. Tailer hauen…
Read MoreBadatoz Arizmendi Ikastolako udalekuak!
Uda iristeko gero eta gutxiago falta den honetan, udalekuak ate joka ditugu. Azken ikasturteetan bezala, ikasturte honetan ere, Arizmendi Ikastolan Udalekuetako izen ematea zabaldu dugu; 15 txanda antolatuko ditugu, ekainaren 27an hasi eta uztailaren 14an bitartean. Euskal Herriko toki ezberdinetan izango dira Udalekuak; Garesen, Beran, Vianan, Lekeition, Otsagin, Belaguan eta Ibiltaria (3 Haundiak), hain zuzen…
Read MoreDenboraldiko azken partidataz gozatzen
Eguraldia hoberantz doan heinean Arizmendi Kirol Elkarteko taldeen denboraldiak bukatzear daude eta emaitzaz haratago, ikasleen gozamena da nagusi astebukaera bakoitzean. Futbola, Boleibola, Eskupilota edo Igeriketa bezalako kirolek, ekintza eta irteera ezberdinak eskeini izan diete orain arte gure gaztetxoei eta azken txanpan kokatzen gara orain. Asteburu honetan Boleiboleko 4 partida izan ditugu Arizmendi Almen Gunean eta…
Read MoreLEK-eko 3×3 saskibaloi txapelketaren 25. edizioaren izen ematea apirilaren 17an zabalduko da!
Aurten, LEK-ek antolatzen duen 3×3 txapelketaren 25. edizioa ospatuko da maiatzaren 4an. Txapelketan parte hartzeko izen ematea apirilaren 17an zabalduko da eta apirilaren 26rarte egongo da zabalik. Izen emate prozesua ikastolan bertan egingo dute ikasleen tutorearen laguntzarekin. Pasa den asteburuko eta asteburu honetako ekintzen berri eta LEK -eko beste hainbat berri LEK-eko web orrian izango…
Read MoreFutbol inklusiboko 25. topaketa ospatuko da zapatuan mojategin!
Joan den asteburuan askotariko borroka jolasetan trebatu ziren gure iaksleak. Alde batetik, LH 3. eta 4. mailako ikasleek aikidoko topaketa ospatu zuten ARRASATE AIKIDO taldearekin elkarlanean. LH 5. eta 6. mailako ikasleek berriz borroka jolasak probatzeko aukera izan zuten MMA ORIGINAL TEAM elkartearen laguntzarekin eta LEKE kirol egokituko ikasleek ere Boxeoa gehiago ezagutu eta kirol…
Read MoreBukatu dira Eski irteerak BATU eta IZEN egitasmoetan
Asteburu honetan, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4.mailako ikasleek eski irteera egin dute Arette eski estaziora. Eguraldia eta elurra lagun izanda, eskiatzen ederto moldatu dira. Irteera honekin, aurtengo eski irteera guztiak bukatzat ematen ditugu BATU eta IZEN egitasmoetan. Guztira 4 irteera eta asteburu izan dira, non Gazteluondo, Gaztelupe eta Almeneko BATU eta IZEN-eko ikasleak Arette…
Read More