Otsagiko Udalekuak 2024 – 1.txanda
AZKEN EGUNA
Neska-mutil maiteak,
Atzera begiratu eta Otsagiko udalekuak elkarrekin igaro ditugun zazpi egun hauek gogoratzean, ezin dut saihestu tristura eta alaitasun nahasketa bat sentitzea. Tristura, gaur elkarri agur esango diogulako, eta bakoitzak bere bidea jarraituko duelako, baina baita poz izugarria ere, partekatu ditugun une ahaztezin guztiengatik.
Aste honetan, elkarrekin barre egin, ikasi eta hazi gara. Otsagiko edertasuna arakatu dugu, paisaia harrigarrietatik bazter xarmagarrietaraino. Erronkei aurre egin diegu eta elkarri lagundu diogu, elkarrekin indartsuagoak garela erakutsiz.
Zuetako bakoitzak zerbait berezia ekarri du talde honetara, eta familia batu bat osatu dugu. Istorioak, jolasak, abestiak eta, batez ere, gure bihotzetan beti izango ditugun uneak partekatu ditugu. Esperientzia bakoitza bakarra izan da zuetako bakoitzaren barne indarrari esker.
Badakit gaur zaila izan daitekeela agur esatea, baina gogoratu hemen sortu ditugun loturak sendoak direla. Gure bideak banandu arren, sortu ditugun memoriak gurekin geratuko dira.
Zuetako bakoitzak hemen erakutsi duzuen abentura sen berarekin aurrera jarraitzea espero dugu.
Eskerrik asko esperientzia zoragarri honen parte izateagatik.
LAGUNAK BETIRAKO, OTSAGI BETIRAKO!
Alaitz, Maider, Julen, Maddi, Gaizka, Joan, Uxue, Ugaitz, Bittor, Igor, Julen, Leire, Auritz eta Julen!
ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK!
BIDEOA IKUSTEKO EGIN KLIK!
Uztailak 2
8:30etan esnatu eta 9:00etan kanping-ean gosaldu dugu. Eguneko ekintza nagusia bandera jolasa zenez, 10:30etarako guztiok elkartu, jolasaren azalpen orokorra eman eta talde bakoitzak bere bandera prestatu eta ezkutatu ondoren, jolasari ekin diogu 11:30ak aldera. Goizeko txandak 13:30etaraino iraun du eta ikasle zein monitoreak lehia bizian aritu dira baina betiere kirolzaletasuna erakutsiz.
Ondoren, egun berezi bezala paella erraldoi bat bazkaldu dugu kanpinaren goiko eremuan. Arratsaldean berriz, bi talde egin ditugu eta batzuk errekara eta beste batzuk frontoira joan dira.
Egunari amaiera emateko, azken gaubelari ekin diogu. Kasu honetan, ikasleek etxetik ekarritako mozorroa jantzi eta diskofesta bat egin dugu. Denok ere emozio kontrajarriekin bukatu dugu eguna, etxekoekin berriz elkartzeko gogoz baina udalekuetan sortu dugun taldeaz jarraitzeko nahiaz.
Esperientzia izugarria izan da, aupa Otsagiko udalekuak!!
ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK!
Uztailak 1
8:30etan esnatu eta 9:00etan kanping-ean gosaldu dugu. Gaurkoan, olinpiadak izan ditugu eta eguna KORRIKA eginez hasi dugu. Taldeka, 100 metro egin dituzte lasterka eta lekukoa taldez talde igaroz, kiroldegira heldu gara.
Hasteko, guztiok batera aurreskua dantzatu dugu eta ondoren taldeka, 4 jolas egin ditugu: boligrafoa botilan sartzera, oinetako nahasmena, 3ko marra egitera eta aulkien jolasa.
Bazkaltzeko kanpinera itzuli eta atseden pixka bat hartu ondoren, arratsaldean biharko gaubela prestatu dugu taldeka eta txutxumutxuen kaxa jarri dugu martxan. Hori eta gero, Otsagiko HI SELFIE dinamika egin dugu herrian zehar.
Bukatzeko afal ostean txutxumutxuen kaxa zabaldu dugu eta ikasleak oso gustura aritu dira, eta Otsagiko abestia kantatu eta lotara joan gara.
Ekainak 30
Gaurko egunean, 10:00ak aldera mendi buelta bat egitera abiatu gara, hain zuzen ere, 10 kilometro inguruko ibilbidea egin dugu, Muskildara. Ermita inguruan bazkaldu ondoren, musika jarri eta hainbat jolas egin ditugu.
Atseden hartu eta gero 16:30etan berriz martxan jarri gara eta Otsagiko frontoian zenbait talde dinamika eta dantzaldi txiki bat egin dugu.
19:30etarako kanpinera itzuli, dutxa hartu eta afaldu egin dugu. Eguna amaitzeko herrira joan gara eta ardiak eta otsoak izeneko jolasa egin dugu monitoreak ikasleen aurka. Bukatzeko, abestu eta ohera joan gara.
Beste egun zoragarri bat gure paradisuan!!
Ekainak 29
8:30etan esnatu eta 9:00etan gosaldu ondoren, Ezkarotzeko frontoira joan gara eta “Otsagi telebista” izeneko dinamika eraman dugu aurrera. Ekintza honen barruan hitzapasa, sinonimoekin esanahia asmatu, mimika jolasa eta memoria jolasa egin ditugu taldeka.
Arratsaldean berriz, Otsagabiako frontoira joan gara eta joko-jolas franko praktikatu ditugu, besteak beste, monitoreen eta ikasleen arteko futbol partidua, saskibaloiko KO jolasa eta zenbait dantza.
Egunarekin amaitzeko dutxatu eta afaldu ostean, kanping goiko zelaian gaubela eder bat izan dugu. Taldeen koreografiak eta euskokaraokea egin ditugu eta neska-mutilak ezin hobeto pasatu dute.
Bikain jarraitzen dugu!!
Ekainak 28
Lehen egun luze baten ondoren, 8:30etan esnatzea zertxobait kostatu zaigu baina gosaldu eta gero gogotsu ekin diegu ekintzei. Otsagiko herria ezagutzeko asmoz, ginkana bat egin dugu herriko txoko, merkataritza gune eta bizilagunak ezagutzeko. Ginkana ondoren multikirol ezberdinak egin ditugu talde txikietan frontoian. Bazkaldu eta gero, Otsagi Extreme ur jolasak ekintza burutu dugu eta atsaldeari amaiera borobila emateko Ezkarozeko errekara jaitsi gara. Dutxa eta afariaren ondoren, gaubelan kaxa zoroa dinamika eraman dugu aurrera eta Otsagiko abestia abestuz egunari amaiera eman diogu.
Ekainak 27
10:00etan Ospitaleko geltokian elkartu eta Otsagira abiatu gara. Bidean, Foz de Arbaiun leku ikusgarrian hamarretakoa egin dugu eta 14:00etarako Osate izeneko Otsagiko kanpinera iritsi gara. Kanpinera iritsi eta bazkaldu ostean aurkezpen orokorra eta taldekatzeak egin ditugu.
Hori guztia eta gero, talde bakoitzak bere koloreko kamisetak tintatu eta lehortzen utzi ditugun bitartean, Ezkarozeko errekara joan gara eta bertan meriendatu dugu. Arratsaldea bertan pasa eta gero, kanpinera itzuli gara, dutxatu afaldu eta gaubela egin dugu. Gaubelan taldeean aurkezpenak, monitore galduaren bila dinamika, otsagiko abestia ikasi etab. egin ditugu eta ederki ibili dira neska-mutilak.
Gogotsu bigarren egunerako!