Hezkuntza ez-formala
Eskola Kiroleko saioak urriaren 1ean hasiko dira
Irailaren 22an amaitu zen izena emateko epea, eta jada martxan gaude monitore eta familiekin harremanetan jartzen. Saioak urriaren 1eko astean hasiko dira, eta informazio guztia astean zehar helaraziko dizue zuen ikastetxeko koordinatzaileak. Informazio gehiago nahi izanez gero gure web-orria bisitatu dezakezue esteka honetan, KIROLEZ HEZI, KIROLEZ HAZI!
Read MoreHezkuntza Ez Formalean ere, martxan gaude!
Kaixo berriro lagunak! Uda ederto pasa ostean ikasketen ordua heldu da. Ikasturte hasierarekin batera, hasiera emango diogu ere Arizmendi Ikastolako Hezkuntza Ez Formaleko ekintzei. Horretarako, ikusiko zenuten bezala, ekintza hauen izen-emateak jada martxan daude dagoeneko. Eskaintza osoa Arizmendi Ikastolako webgunean aurkituko duzue. Aurten ere, etapa eta gune bakoitzaren eskaintzen katalogoak aurkezten dizkizuegu. Modu berean, bertan…
Read MoreBELAGUA 2024 – 2. TXANDA
Denboratxo bat pasa da Belaguako udalekuetatik bueltatu ginenetik. Errekuperatzeko denboratxo bat hartu dugu iada, aste zoragarria izan baita baina aldi berean lehertuta bukatu dugu denok. Emozio, bizipen eta esperientzia ezberdinak bizi izan ditugu aste honetan, ekintza berezi eta ikasle/monitore asko ezagutzeko aukera eman digu eta oso ondo pasatu dugu orokorrean. Ekintzetan zentratuz, lehenengo egunean irteera…
Read MoreGARES 2024 – 2. TXANDA
Iepa! Hau izango da aurtengo Gares 2. txandako egunerokoa. Hori dela eta, jarraian egunero egindakoaren laburpen txiki bat aurkituko duzue, bideo zein hitzez. Uztialaren 10etik 14ra bitarte iragarki hau elikatzen arituko gara, beraz, adi egon. Ikusi, irakurri eta gozatu, gu hemen primeran ibiliko gara eta! UZTAILAK 10 Gaurko egunean hasieran eman diogu esperientzia berri honi.…
Read MoreVIANA 2024 – 2. TXANDA
2024/07/14 Kaixo familia! Iritsi da maletak egin eta etxera joateko unea ere… A ze pena! Ikastola txukundu, agur batekin amaitu eta 15:00ak aldera Arrasatera abiatu gara, etxekoak ikusteko ere bazen-eta gogoa. Bide batez, bertan uzten dizuegu aste osoko LABURPEN BIDEOA. Plazerra izan da, AUPA VIANA! Eskerrik asko denoi eta hurrengo arte! 2024/07/13 Kaixo denoi Vianatik!…
Read MoreLEKEITIO 2024 – 2.TXANDA
Kaixo! Hemen behean ikusiko dituzue Lekeitiko 2.txandako nondik norakoak. Uztailak 7tik 13ra egingo ditugun ekintza guztien laburpen bideoak aurkituko dituzue bertan. Sartu eta gozatu! 2024-07-12 Gabon familia! Bagoaz amaierarako bidean… Gaur ere bisita berezia izan dugu Lekitto aldean: Atxabaltatik paelleroak etorri zaizkigu paella goxo-goxoa prestatzera. Goizean goiz ongi etorria egin diegu eta olinpiadetan murgilduta pasatu…
Read MoreIBILTARI 2024- 2.TXANDA
Kaixo! Hiru egun igaro ondoren, aurkitu dugu momentua laburpen txiki bat bidaltzeko. Dakizuen bezala, lehen egunean 9:00etan Ferixalekutik irten eta Urkiolara abiatu ginen. Kilometroak aurrera joan ahala, hasierako urduritasun horiek desagertzen joan ziren. Besaidera iritsi eta hamaiketakoa egin genuen indarrak hartzeko, bertatik Urkiolara bidea hartuz. Bertara iritsi ahala, furgoneta deskargatu eta bakoitzak bere txokoa antolatu…
Read MoreGARES 1E 2024
Kaixo! Hemen behean ikusiko dituzue Gareseko 1.E txandako nondik norakoak. Uztailak 6tik 10era egingo ditugun eguneroko ekintza guztien laburpen bideoak zein argazkiak aurkituko dituzue bertan. Sartu eta gozatu! UZTAILAK 6 Kaixo familia, 13:00etan Aretxabaletan eta ondoren Eskoriatzan maletak jaso eta autobusera puntual igo ostean, gogoz gainezka eta topera etorri gara autobusean Garesera. Bidaian zehar pelikula…
Read MoreBERA BIDASOA 2024 2.txanda
Uztailak 4, osteguna Udalekuak hasi baino lehenago, bakoitza bere herrian elkartu gara eguerdiko lehen orduetan. Monitoreak ezagutu, maletak autobusean utzi eta bidaiari hasiera eman diogu. Herrira oso gogotsu heldu gara, udalekuetako instalakuntzak ezagutu eta taldeak egin ditugu. Horrekin batera, kamisetak tintatu, taldearen izena eta ohiua erabaki eta bakoitzaren bandera marraztu dugu. Ondoren beste ikaskide guztiei…
Read MoreBelagua1-2024
Kostata baina hartu dugu tartetxo bat kobertura bilatu eta egun hauetako kronikatxo bat idazteko…. Txanda erdira heldu gara jada Belaguan. Laino artean hasi genuen astea, baina, eguzkiak berehala argitu du gure egonaldia. Kanping-era iritsi ginenean, taldeak sortu eta jolasak egin genituen elkar ezagutzeko eta eguna monitore galduaren bila gaubelarekin amaitu genuen. Lehenengo gaua izanik, lo…
Read More