Ederto ibili gara Inauterietan Herri Eskolakoekin batera!

Aurte ere Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten bigarren aldiz iñauteriak modu bateratuan ospatu ditugu, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko Ikastolako zein Herri Eskolako ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak…

Read More

Leire Viguriren bisita “Eta gero zer?” PROIaren baitan

“Eta gero zer?” PROIan, ikasleak jaiotzetik nerabezarorarte jasango dituzten gorputz aldaketak ezagutzen ari dira.  Orain arte, gorputzaren eta genitalen ezberdintasunak landu ditugu, baita kanpoko zein barneko sexu organoak ere. Proiektu honen baitan, Leire Viguri ginekologoa gurekin izan dugu. Leirek hilerokoari, haurdunaldiari, erditzeari eta zakila duten pertsonen aldaketei buruz hitz egin zigun beste hainbat gauza askoren…

Read More

BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan 

Pasa den astean, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. 6.mailako ikasleok Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Euskaraldiaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen, noiz ospatzen den eta zein rol dauden…

Read More

Eskaintza berria izango dugu Musakolako Santa Teresa gunean!

2025-2026 ikasturterako eskaintza berria martxan jarriko dugu Arrasateko Musakola auzoan kokatzen den Santa Teresa gunean. Urtebeteko gela izango da berrikuntza, hezkuntza eskaintza Haur Hezkuntzako urte batetik Lehen Hezkuntzako 12 urtera arte zabalduz. Santa Teresa guneko espazioak Arizmendi Ikastolak egindako eraldaketa pedagogikoa garatzeko diseinatuta daude. Gunea ezagutzeko bideoa, hemen.

Read More

Airean! PROI-ari amaiera emateko, irratsaioa egin dugu Ikastolan

Santa Teresa, Almen eta Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Airean!”  PROI-a landu dute oporretatik bueltan. Azken 5 asteetan irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko, ikerketa eta lanketa sakona egin dute ikasleek.  Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko.  Lanketa honetan zehar, Rafa…

Read More

Santa Ageda bezpera ospatu dugu gaur

Neguko hotz eta egun ilunak uxatzeko, euskaldunok baditugu aspalditik oso errotuta ditugun ohiturak. Otsaila, esate baterako, ospakizunez betetako hilabetea da. Gaur, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Garai batean gure arbasoek egun honetan lurra esnatu nahi izaten zuten makila kolpez; udaberria bazetorrela esateko modua omen zen. Urtero legez gure ikastolako ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako…

Read More

“Eskola bisualak” programa martxan Santa Teresa gunean

Arizmendi Ikastolako Santa Teresa gunean, iazko ikasturtean Umezaintza gunean inplementatu zen “Eskola bisualak” programa hezitzailea martxan dugu. Programa honen helburu nagusia da irakasleak hezkuntza inklusibo bat eskaintzeko beharrezko tresnekin gaitzea, eta horretarako lehen urratsak ematen ari gara. Momentu honetan, bi lan tresna jarri ditugu martxan: alde batetik, txoko eta toki ezberdinetan piktogramak kokatzea, eta bestetik,…

Read More

[Altxa burua Arrasate ekimenaren mezua] ZEOS PROGRAMA formazioaren berri ematea

Altxa Burua Arrasate, guraso talde bat gara eta kezka batek batzen gaitu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko gazte askorengan ikusten ditugunak). Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean prebentzio ikastaro bat jarri dugu martxan, bizi dugun aro digital honetan bereziki gure haur eta nerabeek jasan ditzaketen ondorioez jabetzeko. Arlo honetan Euskal…

Read More

“Gure Haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin dugu ikastolan

Gure Ikastolako gune ezberdinetan “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin dugu.  Ekimen hau haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta haur palestinarrentzako elkartasun mezuak sortzean datza, bai Ikastolako geletan zein etxeetan.  Ekimen honen baitan, gure ikasleek elkartasuna adierazteko marrazkiak, bideo, bertsoak zein bideoak ekoiztu dituzte. Sortutako lan guztiak, ekimena bideratzen duen elkartearen bitartez X sarean…

Read More

San Nikolas eguna ospatu zuten Olarte, Umezaintza eta Santa Teresa guneetako txikiek

Ohiturari jarraituz Ikastolako txikienek Abenduaren 5ean San Nikolas eguna ospatu zuten Arrasaten. Umezaintza eta Santa Teresa gunekoek eztarriak berotu eta abestia ozen abestu eta gero bolo-bolo ederra egin zuten gunean bertan. Olarteko haurrak, berriz, kalera irten ziren San Nikolas kantua abestu eta bolo-boloan goxoki pila bat jasotzera.  Klikatu hemen Umezaintzako argazkiak ikusteko: Klikatu hemen Santa Teresako…

Read More