Amaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!

Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia.  Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…

Read More

Familientzako bilera pedagogikoak BATU egitasmoan

Azaroaren 26an Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan BATU egitasmoko familientzako bilera pedagogikoak egin ziren. Ekimen honek familien eta irakasleen arteko elkarlanerako espazio berriak sortzeko helburua izan zuen. Bilera hauek bi helburu nagusi izan zituzten; alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua hurbiletik ezagutzea, eta, bestetik, seme-alabei ikas prozesuan laguntzeko baliabide eta tresna erabilgarriak eskaintzea.…

Read More

ArdURA PROIaren baitan, Santa Teresako ikasleak kalean

Santa Teresako 3. eta 4. mailako ikasleak auzora irten gara, ArdURA proiektuaren barruan, uraren garrantziari buruz sortutako leloak zabaltzeko. Proiektu honen helburua da ikasleak eta herritarrak uraren garrantziaz eta haren erabilera arduratsuaz kontzientziatzea. Horretarako, hainbat jarduera burutu ditugu, eta azken ekimena kartelak kalean itsastea izan da. Leloek uraren balioaren eta horren erabilera jasangarriaren inguruan kontzientzia…

Read More

BAZARALDIA martxan da!

Atzo, azaroak 25, hasi genuen BAZARALDIA, gure identitadearekin lotutako jolasa; ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2 ko familia guztiei zuzendutako Kahoot txapelketa, hain zuzen. Azaroaren 25etik abenduaren 2ara arte iraungo du ekimenak, eta helburu nagusia haur eta helduk ondo pasatzea izanik, euskararen egunean, abenduaren 3an, esango dugu nor izan den puntu gehien pilatu…

Read More

Gaztainerre eguna ospatu dute Santa Teresan

“Erre, errekin, errekina, nork nahi ditu sei gaztaina?” Udazkenero bezala gaztainak danbolinean erre eta jai giroan igaro zuten ostiral goiza Santa Teresako 2, 3, 4 eta 5 urtekoek. Primerako goiza pasatu zuten!

Read More

BIZI egunetan murgilduta BATUkoak

Azken aste honetan BATU LH 5. eta 6.mailakoak BIZI IEM-ean murgilduta egon gara. Egun hauetako helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea da. 5.mailakoek mundu digitaletik deskonektatzea izan dute helburu. Guzti hori KLIK OFF izenpean egin dute, eta bertan pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dituzte, bereziki, gehiegizko erabileraren arriskuetan sakonduz. Horrekin batera, ikasleek Altxa…

Read More

Gaba Baltza: Zer emango zenuke zure arimaren truke?

Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri! Arimen gaua ospatu genuen pasa den ostegunean Ikastolan. Euskal Herriko ohitura zaharrak berreskuratu nahian, bere jatorria naturan duen ospakizunaz gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek.  Udako loraldia eta garai argitxuaren ondoren, lurra lotara joaten da eta dena itzali egiten da. Gaba Baltza lurraren lo fasearekin lotuta dago; garai ilunaren…

Read More

Mariasun Pagoagaren bisita “3,2,1…akzioa!” PROI–aren baitan

Lehen Hezkuntzako LH 3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROI–a lantzen ari dira, eta honen harira, Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso dute gune ezberdinetan. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan.   Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek  film mutu bat sortu beharko dute. Azken zeregin honetan laguntzeko asmoz, antzezle…

Read More

Udazkenarekin batera hasi gara Naturan Hezten!

Joan den astean gogotsu eman zioten hasiera Arrasateko Uribarri, Santa Teresa, Umezaintza eta Olarte guneetako txikiek Naturan Hezten egitasmoari. Uribarrikoak Erguin gainaldeko eremura joan ziren, Santa Teresakoak Arruena parkera eta Umezaintza eta Olartekoak berriz Santa Barbara parkera. Primerako goiza pasa zuten natur espazioetan! Uribarriko irudiak Santa Teresako irudiak Umezaintzako irudiak Olarteko irudiak

Read More

LH 5eko ikasleek auzolana egin dute, “Auzotik Munduari” PROIari amaiera emateko

5.mailako ikasleok “Auzotik munduari” PROIa landu dugu. Ondorengo galdera gidariari erantzun behar izan diogu: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?”. Proiektuan zehar, kutsadura mota desberdinak ikertzeaz gain, herriaren egoera zein den aztertu dugu. Arimazubiko ikasleok, inguruneari egiten dizkiogun kalteak arintzeko helburuarekin, auzolana antolatu dugu Arrasateko txoko desberdinetan zaborra biltzeko. Antolaketari dagokionez, bost…

Read More