Mariasun Pagoagaren bisita “3,2,1…akzioa!” PROI–aren baitan

Lehen Hezkuntzako LH 3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROI–a lantzen ari dira, eta honen harira, Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso dute gune ezberdinetan. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan.  

Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek  film mutu bat sortu beharko dute. Azken zeregin honetan laguntzeko asmoz, antzezle arrasatearrak bere bizipen eta esperientziak partekatu ditu ikasleekin. Hortaz gain, bere ibilbide profesionalean izandako anektoda, pasarte eta istorio ugari partekatu zituen ikasleekin. 

Eskerrik asko, Mari Asun!

13e71e6c-80ac-4093-a4ad-359e941b8c0e