Almeneko 5.mailako ikasleak HUHEZIKo Aretxabaletako fakultatean

LH 5.mailako ikasleak, Airean proiaren barruan, HUHEZIko Aretxabaletako komunikazio eta ikus-entzunezko fakultatea bisitatzera joan ziren. Irrati eta  telebistaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Probetxuzko bisita izan zen! Eskerrik asko HUHEZI!

Read More

“Eskola bisualak” programa martxan Santa Teresa gunean

Arizmendi Ikastolako Santa Teresa gunean, iazko ikasturtean Umezaintza gunean inplementatu zen “Eskola bisualak” programa hezitzailea martxan dugu. Programa honen helburu nagusia da irakasleak hezkuntza inklusibo bat eskaintzeko beharrezko tresnekin gaitzea, eta horretarako lehen urratsak ematen ari gara. Momentu honetan, bi lan tresna jarri ditugu martxan: alde batetik, txoko eta toki ezberdinetan piktogramak kokatzea, eta bestetik,…

Read More

Irratsaioa mintzagai, Rafa Mungiarekin izandako bisitan

AIREAN deituriko PROIan murgilduta, Arimazubiko 5.mailako ikasleek Rafa Mungia kazetariaren bisita jaso zuten astelehen goizean. Hurrengo astean zuzenean emitituko den irratsaioa prestatzen aritu dira neska-mutilak azken egunetan; irratsaio bat zertan datzan, zein roll ageri diren, zein atal dituen… Lanketa guzti hori aberasteko, hainbat irrati eta telebistetan aritu den Rafa Mungia elkarrizketatzeko aukera izan dute. Rafa,…

Read More

Arimazubiko Gurasoen Euskara Batzordeak lanean darrai!

Arimazubin, GURASOEN EUSKARA BATZORDEA berriz ere martxan  da, irakasle eta gurasoen artean elkarlanean euskara indartzeko helburua dugularik. Dagoeneko hiru bilera egin ditugu eta ilusiotik, eta hainbat ekimen aurrera eramateko asmoa dugu. Lehenengo ekimena Euskararen egunean gure guneko gurasoen artean, “ARIMAZUBIKO GURASUEN ARTIEN BE, EUSKERAZ DAKIXENAK EIN DAIXELA!” leloa aurkeztea eta zabaltzea izan da. Aurrerantzean beste…

Read More

Olarteko 3 urtekoek Ferixalekuko Lanbide Heziketa bisitatu dute

Gorputzaren inguruko proiektuaren lanketaren harira, Olarteko Muru taldekoak Lanbide Heziketako erizaintzako ikasleengana joan ziren bisitan. Gorputzeko atal ezberdinak eta lehen sorospeneko hainbat ezagutza jaso zituzten txikienek Ferixalekuko ikasleen eskutik. Goiz pasa ederra eta interesgarria pasa zuten guztiak elkarrekin. Mila esker bihotzez Lanbideko ikasleei erakutsitako prestutasunagatik!

Read More

Gaztelupeko 2. batxilergoko ikasleek marketin-erronka bati aurre egin diote

Gaztelupeko 2. batxilergoko ikasleak ekonomia ikasgaiaren baitan marketina lantzen ibili dira. Prozesu horren baitan, Camara Bilbao University Business School-eko irakasleak ikastolara etorri dira ikasleei marketin-praktika bat proposatzera.Hurrengo erronka planteatu diete: “Nola lortu Lezala betetzea nesken futbol-partidu batekin?”. Helburu horri heltzeko, ikasleak taldeka antolatu dira eta hainbat egiteko izan dituzte: beharrak detektatzea, publikoa identifikatzea, estrategiak diseinatzea,…

Read More

“Baga higa biga” saioa Gaztelupen Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikarien eskutik

Aste honetan, Gaztelupeko DBH 3. mailako ikasleekin Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez egon dira “Baga Biga Higa” saioa ematen. Musikariak hizlari eta kantari ibili dira, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizitzen baitute, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatzen dituzte baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak. “Baga Biga Higa” euskarazko…

Read More

[Altxa burua Arrasate ekimenaren mezua] ZEOS PROGRAMA formazioaren berri ematea

Altxa Burua Arrasate, guraso talde bat gara eta kezka batek batzen gaitu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko gazte askorengan ikusten ditugunak). Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean prebentzio ikastaro bat jarri dugu martxan, bizi dugun aro digital honetan bereziki gure haur eta nerabeek jasan ditzaketen ondorioez jabetzeko. Arlo honetan Euskal…

Read More