Ikastolako gurasoa den Peru De Pedro suhiltzailea Ferixalekuan

Peru De Pedro izan dugu Osasun Larrialdietako 1.mailako ikasleekin bi egunetan zehar. Peru, Bizkaiako suhiltzaile izateaz gain, Arizmendi ikastolako guraso ere bada. Bere suhiltzaile esperientzia ikasleekin elkarbanatu du, honek, etorkizuneko ikasle hauen lanean izango duen garrantzia azpimarratuz.  Mila esker Peru eskainitako denboragatik. Plazer bat izan da!

Read More

Santa Ageda bezpera ospatu dugu gaur

Neguko hotz eta egun ilunak uxatzeko, euskaldunok baditugu aspalditik oso errotuta ditugun ohiturak. Otsaila, esate baterako, ospakizunez betetako hilabetea da. Gaur, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Garai batean gure arbasoek egun honetan lurra esnatu nahi izaten zuten makila kolpez; udaberria bazetorrela esateko modua omen zen. Urtero legez gure ikastolako ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako…

Read More

DBH2ko ikasleok uraren ibilbidea egin dugu “On Fire” PROI-ari amaiera emateko

Gazteluondoko DBH2ko ikasleok uraren ibilbidea egin dugu, “On Fire” PROIaren baitan landutakoa hobeto ulertzeko. PROI honen gai nagusia energia da, eta ibilbide honetan urarekin energia elektrikoa nola sortzen den ikusteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, uraren zikloa eta bere erabilera desberdinak aztertu ditugu, bai ikasgelan landutako edukiak errepasatuz, bai naturan bertan behatuz. Bidean, energia…

Read More

“Gure Haurrak Ere Badira” ekimenera batu gara GURA egitasmoan

Arimazubiko GURAko ikasleak “Gure haurrak ere badira” ekimenera batu gara.  Ekimen hau haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta haur palestinarrentzako elkartasun mezuak sortzean datza, bai Ikastolako geletan zein etxeetan.  Ekimen honen baitan, gure ikasleek elkartasuna adierazteko marrazkiak, bideo, bertsoak zein bideoak ekoiztu dituzte. Sortutako lan guztiak, ekimena bideratzen duen elkartearen bitartez X sarean zabalduko dira…

Read More

Martxan dira Eski irteerak BATU eta IZEN egitasmoetan

Asteburu honetan, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4.mailako ikasleek eski irteera egin dute Arette eski estaziora. Eguraldia eta elurra lagun izanda, eskiatzen ederto moldatu dira. Irteera honekin, aurtengo eski irteera guztiei hasiera emango diegu BATU eta IZEN egitasmoetan. Guztira 4 irteera eta asteburu izango dira, non Gazteluondo, Gaztelupe eta Almeneko BATU eta IZEN-eko ikasleak Arette…

Read More

Eskerrik asko Josebe!

Atzo egun berezia izan zen gure ikastolan: Josebek, erretiroa hartu zuen, eta gainera, bere urtebetetze eguna izan zen! Bi ospakizun egun bakarrean, eta guk ezin genuen aukera hau galdu berari gure eskerrik beroenak emateko. Urte askoan gure artean egon da Josebe, ikasle askoren bideak argituz, irribarre eta maitasun handiz. Berarekin ikasi dugu, hazi gara, eta…

Read More

Gasteizko hiri morfologiaren inguruko bisita Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako ikasleek

Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako Geografiako ikasleek Gasteizko hiri morfologia aztertzeko bisita egin dute. Irteeraren helburua hirigintzaren bilakaera ezagutzea izan da, bereziki Alde Zaharraren eta hiriaren zabalkundearen arteko harremanari erreparatuz. Gasteizko erdigune historikoa abiapuntu hartuta, hirigintzaren garapenak historian zehar izan duen bilakaera aztertu dute. Hiriak, denboran zehar, zabalgune berriak eraiki ditu, horrela egokituz garai bakoitzeko behar…

Read More

Prentsaurrekoa egin dugu Mikroinformatika ziklokoek prestatutako materiala Saharar kanpamenduetarako bidean jarriko dugula gizarteratzeko

Ostiralean, urtarrilaren 24ean, Saharar kanpamentuetako proiektua gizarteratu genuen Ferixalekuan, Arizmendi Ikastolako lanbide heziketak erdi eta goi mailako zikloak dituen gunean. Bertaratu zirenek lau hizlari izan zituzten aurrez-aurre: Fatma Labiad, Fronte Polisarioko ordezkaria, Beñat Irazabal Arizmendiko lanbide heziketako zuzendaria, Saleh Zein Sidahamed, Saharaldebako ordezkaria eta Gaizka Eraña, Arizari Hezkuntza Elkarteko ordezkaria. Agertutakoei eskerrak emanez eta hizlariak…

Read More

Almeneko batxilergoko ikasleen proiektuak

Almeneko batxilergoko 1.mailakoak proiektuetan aritu dira. Ikasle batzuk Almeneko GURAko 2.mailakoak bisitatu zituzten eta Afrikako dantzak erakutsi zein dantzatu egin zituzten txikienekin batera. Beste batzuk berriz, bisita ezberdinak egin zituzten. Hona hemen argazki batzuk, tartean Polymat, Larraña Etxea, BIDEAN eta Caritaseko bisitetakoak.

Read More

Magala espazioa txiki geratu zen pasaden ostegunean

“Mugak eta arauak” lelopean egin zen Magala espazio pedagogikoko arratsaldeetako lehen saioa. Saio benetan arrakastatsua izan zen bertaratutakoen arabera.  Heldu eta txiki, Magala espazioa bete-bete egin zen eta giro goxoan eman zuten hitzaldia, Ikastolako irakasle diren Maialen Martinezek eta Amaia Arrietak.  Saioekin jarraitzeko gogoz azaldu ziren parte hartzaileak eta gaiak eta formatua aukeratzeko ideiak elkarbanatu…

Read More