
Eskerrik asko Josebe!
Atzo egun berezia izan zen gure ikastolan: Josebek, erretiroa hartu zuen, eta gainera, bere urtebetetze eguna izan zen! Bi ospakizun egun bakarrean, eta guk ezin genuen aukera hau galdu berari gure eskerrik beroenak emateko.
Urte askoan gure artean egon da Josebe, ikasle askoren bideak argituz, irribarre eta maitasun handiz. Berarekin ikasi dugu, hazi gara, eta haren eskutik balore garrantzitsuak jaso ditugu. Irakasle bat baino gehiago izan da; bidelagun, lagun eta familia.
Gure bihotzetik esaten dizugu: mila esker guztiagatik, Josebe! Zure jakituria eta maitasuna gure artean beti presente egongo dira. Hemendik aurrera, atseden hartzeko eta bizitzaz gozatzeko garaia da, baina tarteka gunean bisitatxo bat egin!
Zorionak eta eskerrik asko bihotz-bihotzez! ??