Gasteizko hiri morfologiaren inguruko bisita Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako ikasleek

Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako Geografiako ikasleek Gasteizko hiri morfologia aztertzeko bisita egin dute. Irteeraren helburua hirigintzaren bilakaera ezagutzea izan da, bereziki Alde Zaharraren eta hiriaren zabalkundearen arteko harremanari erreparatuz.

Gasteizko erdigune historikoa abiapuntu hartuta, hirigintzaren garapenak historian zehar izan duen bilakaera aztertu dute. Hiriak, denboran zehar, zabalgune berriak eraiki ditu, horrela egokituz garai bakoitzeko behar urbanistiko eta sozialetara. XXI. mendeko hiri-funtzioei moldatzeko prozesua ere aztergai izan dute, modernizazioaren eta ondare historikoaren arteko oreka nola bilatu den ulertzeko.

Bisita gidatuan zehar, euri zaparradak lagun izan dituzte, baina horrek ez du ikasleen interesa eta parte-hartzea murriztu. Gidariaren azalpenekin, hiri-egitura eta haren eraldaketak ulertzeko aukera paregabea izan dute.

Esperientzia aberasgarria izan da, ikasleek Geografiako edukiak zuzenean behatzeko eta Gasteizko hirigintza bere testuinguruan kokatzeko aukera izan baitute.

Gasteizko hiri morfologiaren inguruko bisita Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako ikasleak