Gaztelupeko 2. batxilergoko ikasleek marketin-erronka bati aurre egin diote

Gaztelupeko 2. batxilergoko ikasleak ekonomia ikasgaiaren baitan marketina lantzen ibili dira. Prozesu horren baitan, Camara Bilbao University Business School-eko irakasleak ikastolara etorri dira ikasleei marketin-praktika bat proposatzera.
Hurrengo erronka planteatu diete: “Nola lortu Lezala betetzea nesken futbol-partidu batekin?”. Helburu horri heltzeko, ikasleak taldeka antolatu dira eta hainbat egiteko izan dituzte: beharrak detektatzea, publikoa identifikatzea, estrategiak diseinatzea, eta helburuarekin bat egiten duten balioak ezartzea, besteak beste.
Proiektuaren bidez, ikasleek marketinaren oinarrizko kontzeptuak praktikan jarri dituzte, eta Lezama betetzeko estrategia erreal eta sortzaileak garatu dituzte.

Gaztelupeko 2. mailako batxilergoko ikasleen marketing proba