Guneak
“Gure Haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin dugu ikastolan
Gure Ikastolako gune ezberdinetan “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin dugu. Ekimen hau haurrei eta nerabeei zuzenduta dago, eta haur palestinarrentzako elkartasun mezuak sortzean datza, bai Ikastolako geletan zein etxeetan. Ekimen honen baitan, gure ikasleek elkartasuna adierazteko marrazkiak, bideo, bertsoak zein bideoak ekoiztu dituzte. Sortutako lan guztiak, ekimena bideratzen duen elkartearen bitartez X sarean…
Read MoreSan Sebastian eguna ospatu dugu Umezaintzan
Astelehenean, Urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna ospatu genuen Umezaintzan. Goizean, 5 urtekoak Iturbide egoitzara joan ginen bertakoekin batera eguna ospatzera. Danbor hotsekin girotu genuen egoitza eta ze gustura hartu gintuzten! Txapelak eta zapiak jantzita, dotore, aritu ginen haur eta nagusiak denak elkarrekin danborrak jotzen. Arratsaldean aldiz, 4 eta 5 urtekoek guneko txikienei tanborrada emanaldi bat…
Read MoreBasabeazpikoek Neguko Jaia ospatu dute
Basabeazpin Neguko jaia ospatu dugu. Neguko eguraldi ederra izan dugu, gainera, lagun jolasak eta dantzak egin ditugu. Salda bero-beroa hartuaz gozatu dugu goiza.
Read MoreArimazubiko ortuko txorimaloa biziberritu dugu!
Arimazubiko LH 1.mailako ikasleok ortuko txorimaloa biziberrritu dugu. Ikasturte hasieratik konturatu gara gure ortuak bisitari ugari izaten dituela. Izan ere, uda partean barazki ugari landatu ondoren, berehala ikusi genuen gure barazkiak jaten zituzten hainbat animalitxo gerturatzen zirela gure ortutxora. Hori dela eta, txorimalo bat egitea ideia ona izango zela iruditu zitzaigun. Hilabeteak aurrera joan ahala,…
Read MoreModalitateko PROIetan gustura 1. batxilergoko ikasleak
Eguberrietatik bueltan, Gaztelupeko eta Almengo batxilergoko 1. mailako ikasleek modalitateko PROIei ekin zieten. Batxilergoko modalitatearekin lotutako diziplinarteko proiektuak dira. Lehen aste hauetan buru-belarri aritu dira planteatutako erronkei erantzuten. Modalitate bakoitzeko proiektuak honako hauek izan dira: Zánbulu zientzietakoak, “Itsaso bat eta mundu bi” humanitateetakoak eta “Bizikleta” teknologiakoek. “Zanbulu” PROIaren helburua larruazalaren konposizioa ezagutzea da. Era berean,…
Read More3,2,1…akzioa! PROIaren amaiera Gazteluondon
LH 3.mailako ikasleek “3,2,1…akzioa!” PROIa landu dute, eta talde kooperatiboetan film mutuak sortu ditugu. Egindako film mutuak Olarteko 4 eta 5 urteko ikasleekin partekatu ditugu. Hauetaz gain, guneko 1.mailako ikasleak ere gonbidatuak izan ziren. Gazteluondo zinema bat izango balitz bezala apaindu, palomitak banatu eta filmak ikusi genituen. Atsalde polita pasa genuen denok elkarrekin!
Read MoreBergarako Laboratoriumean transgenikoen tailerra egin dute 2. batxilergoko ikasleek
Gaztelupeko eta Almeneko 2. batxilergoko ikasleak Bergarako Laboratoriumean transgenikoen inguruko tailerrean egon dira. Bertan, giza zelula transgenikoak sortu dituzte, zehazki, giza proteina batekin batera marmokaren GFP proteina fluoreszentea adierazten dutenak. Horretarako, DNA errekonbinantearen teknika, hau da, ingeniaritza genetikoko oinarrizko teknikak erabili dituzte eta prozesuaren nondik norakoak ikasi dituzte.Era berean, euli basatiak eta transgenikoak bereizten ikasten…
Read MoreMagala espazio pedagogikoa: Mugen eta arauen inguruko hitzaldia, urtarrilaren 23an
Urte berriarekin batera urtarrilean hasiko dira Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoan familiei zuzendutako arratsaldeetako saioak. Hilean behineko maiztasuna izango dute eta Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei zabalik egongo dira. Ongi etorriak izango zarete Ikastolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar. Lehenengo saioa urtarrilaren 23an, osteguna, izango da,…
Read MorePortaDA erronkarako lanak Aretxabaletako liburutegian ikusgai
Almeneko DBHko hainbat ikaslek Durangoko azokak proposatutako PortaDA erronkarako egindako lanak Aretxabaletako liburutegian daude ikusgai. Animatu zaitezte lanak ikustera!
Read MoreDBH4koak ZU(r)EKIN BATERA proiektuarekin
DBH 4ko ikasturtea proiektu berri batekin hasi dugu: ZU(r)EKIN BATERA. Aukerako arloetatik bideratzen den proiektua 20 orduko proiektua da. Proiektuaren helburu nagusiak, gizarteak dituen beharrak identifikatuz, hauei erantzungo dien proiektu ekintzaile bat diseinatzea eta beharrezko lanbide ezberdinak ondorioztatzea dira. Proiektua aurrera eramateko gogotsu gaude! Almeneko argazkiak Gaztelupeko argazkiak
Read More