Modalitateko PROIetan gustura 1. batxilergoko ikasleak
Eguberrietatik bueltan, Gaztelupeko eta Almengo batxilergoko 1. mailako ikasleek modalitateko PROIei ekin zieten. Batxilergoko modalitatearekin lotutako diziplinarteko proiektuak dira. Lehen aste hauetan buru-belarri aritu dira planteatutako erronkei erantzuten. Modalitate bakoitzeko proiektuak honako hauek izan dira: Zánbulu zientzietakoak, “Itsaso bat eta mundu bi” humanitateetakoak eta “Bizikleta” teknologiakoek.
“Zanbulu” PROIaren helburua larruazalaren konposizioa ezagutzea da. Era berean, kremen eta babesleen garrantziaz jabetzea, larruazalak urteetan eta beste faktore batzuetan jasaten dituen elementuen galera konpentsatzeko eta murrizteko. Proiektua amaitzeko, ikasleek krema bat ekoizten dute. Tartean, Donostiako Polymat fundazioan ere egon dira.
Bestalde, “Itsaso bat eta hainbat mundu” lanaren helburua Afrikako kontinentearekiko ezagutza eta enpatia areagotzea da, baita lortutako ezagutza eta sentimendu horiek ikaskideekin partekatzea ere. Gaztelupen adibidez, Garazi Hach Embarek Irizarren bisita izan zuten. Hauxe, sahararren eskubideen aldeko eusko-saharar ekintzailea da.
Azkenik, teknologiakoak bizikleta zahar bat konpontzeaz eta eraberritzeaz arduratzen dira, horretarako behar diren ezagutzak bereganatuz. Ondoren, bizikleta berritu hori nola sozializatu pentsatzen dute, behar duten pertsonek emanez edo egindakoa beste gizarte-eragile batzuei azalduz. Horrela, bigarren bizitza bat ematen diote tresna ustez ez-funtzional bati.
Ikasleak oso gustura egon dira PROI desberdinetan lan egiten.
Jarraian, Almen eta Gaztelupeko irudiak.
