Bergarako Laboratoriumean transgenikoen tailerra egin dute 2. batxilergoko ikasleek
Gaztelupeko eta Almeneko 2. batxilergoko ikasleak Bergarako Laboratoriumean transgenikoen inguruko tailerrean egon dira. Bertan, giza zelula transgenikoak sortu dituzte, zehazki, giza proteina batekin batera marmokaren GFP proteina fluoreszentea adierazten dutenak. Horretarako, DNA errekonbinantearen teknika, hau da, ingeniaritza genetikoko oinarrizko teknikak erabili dituzte eta prozesuaren nondik norakoak ikasi dituzte.
Era berean, euli basatiak eta transgenikoak bereizten ikasten ibili dira, praktika bidez genetikaren eta bioteknologiaren alderdiak sakonago ulertzeko aukera izanik. Nerea Osinalde eta Juanma Ramirez, EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko irakasle eta ikerlariak, tailerra gidatzen ibili dira, ikasleei orientazioa eta azalpen zehatzak emanez.
Tailer honek ikasleei teknologia garaikideen bidez genetikaren eta transgenikoen inguruko jakintza praktikoa eskuratzeko aukera eskeini die.

