Lanbide Heziketako mikroinformatikakoek ordenagailu eta inprimagailuak prestatu dituzte Senegalgo eskoletarako

Bi urte daramatzagu Yakaar Aretxabaleta elkartea eta And Jëf Vamos hacerlo elkarteekin elkarlanean. Iaz Mbameko eskoletara ehun bat ordenagailu bidali ondoren, oraingoan, Goierri Urola Garaiko OSIak (Osakidetzak) eman dizkigun 16 inprimagailu prestatu dizkiegu. Bestalde Gandiolen (Senegalen) dauden eskoletarako birziklatutako 42 ordenagailu martxan jarri ditugu, eta hauekin batera, beste 5 inprimagailu ere bidaliko dizkiegu. Harreman polita…

Read More

GIKAI heziketa ziklokoen eski irteera

GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) heziketa zikloko lehenengo eta bigarren mailako 46 ikasle eta 2 irakaslek urtarrilaren 8, 9 eta 10ean Frantziako Gourette eski estaziora irteera egin zuten. Elur gutxi egon arren ondo aprobetxatu zituzten 3 egunak. Ikasleak primeran pasa zuten eta esperientzia oso aberasgarria izan zen.

Read More

Gaztelupeko DBH 4. mailako gabonetako errifen sarituak

Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleok ziklo amaierako irteera finantziatzeko gure herriko 3 jatetxetan bi pertsonentzat bazkari/afariak zozketatu ditugu errifen salmentaren bitartez. Gaur, urtarrilak 10, ostirala, Ikastolan egindako zozketan honakoak izan dira zenbaki sarituak: Sarituak pasa daitezela txartelaren bila Gaztelupeko idazkaritzatik. Mila esker 1990, Muxibar eta Hilarion jatetxeei eman diguzuen laguntzagatik. Eta noski! Eskerrik beroenak ere…

Read More

Goienakoak Galdegazte saioaren nondik norakoak azaltzen izan dira Gaztelupen

Goienako Imanol Beloki etorri da Gaztelupera DBH4 ko ikasleei Galdegazte saioa azaltzera. Proiektu honetan, DBH 4ko ikasle talde batek parte hartuko du, eta horregatik, ikasleak animatzeko Galdegaztek zertan datzan azaltzera etorri dira. Honezkero, ikasle talde bat animaturik dago!Debagoieneko gaztetxoak dira protagonista Galdegazte saioan. Eskualdeko ikastetxeetako gazte-nerabeek aukeratutako Euskal Herriko famatuak, gazteek haiek elkarrizketatzean datza.

Read More

Euskararen eguneko Almeneko batxilergokoen bideoa

Euskararen egunerako Almeneko Batxilergoko neska talde batek ondorengo bideo polit hau sortu zuten Almeneko, Jose Aranako eta Basabeazpiko ikasleekin batera. Gozatu!?? https://drive.google.com/file/d/1EVLTgaosCvbrB1bTGt_lzhodNXI6GDwc/view?usp=drive_link

Read More

TTAK-en eskutik Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”-ekin elkarrizketa Arrasateko DBH 4ko ikasleek

Arrasateko Gaztetxean izan dira urtero bezala Arrasateko DBH4ko ikasleak, Joxe Mari Agirretxe zein Porrotx-ekin elkarrizketa izateko aukera izan dute ikasleek. Porrotx-ek edo Joxe Marik, bere ohiko umore eta hurbiltasunarekin, euskararen inguruko hausnarketak eskaini ditu, baina horretaz haratago, gaur egungo gizarteak aurrez aurre dituen beste gai garrantzitsu batzuk ere jorratu ditu: emakumeen egoera, mugikorraren erabilera eta…

Read More

Naturan Hezten saioa Arimazubin

Arimazubiko lehenengo mailako ikasleak Naturan Hezteneko saioak martxan jarri ditugu eta aste honetan lehenengo irteera egin dugu Monterron parkeko naturgunera. Bertan, naturak ematen dizkigun baliabideak aprobetxatuz, jarduera eta dinamika ezberdinak egin genituen. Prest gaude naturak eskeintzen digunarekn jolasteko, ikasteko eta gozatzeko!

Read More

Gaztelupeko First Lego Leagueko barne txapelketa IKERLANEN

Ikerlaneko egoitzan, Gazteluko DBH4ko ikasleek parte hartu dute FIRST LEGO LEAGUE-ko barne txapelketan. FIRST LEGO LEAGUE (FLL) gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu erakargarrian hurbiltzeko programa da, eta parte-hartzaileek hainbat erronka gainditu behar izan dituzte berrikuntzan eta robotikaren erabileran oinarrituz.Aurtengo edizioa “Submerged” tematikaren inguruan garatu da, urarekin lotutako erronkei irtenbide berritzaileak bilatzea helburu…

Read More

LH 3.mailako film mutuen estreinaldia Arimazubin!

Aste honetan, “3, 2, 1… akzioa!” PROIaren baitan egindako 14 film mutu estreinatu ditugu Arimazubin. 14 filmak egunerokotasunean gertatzen zaizkigun kontuetan oinarritzen dira eta film bakoitzaren bukaeran mezu garrantzitsu bat azpimarratzen da.  Estrenaldira 2. mailako ikasle zein irakasleak etorri dira. Jasotako txalo zaparradak, ondo egindako lanaren seinale izan dira, bai, horixe! Lan bikaina!

Read More