Gaztelupeko DBH 4. mailako gabonetako errifen sarituak
Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleok ziklo amaierako irteera finantziatzeko gure herriko 3 jatetxetan bi pertsonentzat bazkari/afariak zozketatu ditugu errifen salmentaren bitartez.
Gaur, urtarrilak 10, ostirala, Ikastolan egindako zozketan honakoak izan dira zenbaki sarituak:
- Hilarion jatetxea: 1.193 zenbakia
- Muxibar jatetxea: 2.470 zenbakia
- 1990 gastroteka: 1.438 zenbakia
Sarituak pasa daitezela txartelaren bila Gaztelupeko idazkaritzatik.
Mila esker 1990, Muxibar eta Hilarion jatetxeei eman diguzuen laguntzagatik. Eta noski! Eskerrik beroenak ere gure errifak erosi dituzuen guztioi!
Zorionak sarituei!