
Lanbide Heziketako mikroinformatikakoek ordenagailu eta inprimagailuak prestatu dituzte Senegalgo eskoletarako
Bi urte daramatzagu Yakaar Aretxabaleta elkartea eta And Jëf Vamos hacerlo elkarteekin elkarlanean. Iaz Mbameko eskoletara ehun bat ordenagailu bidali ondoren, oraingoan, Goierri Urola Garaiko OSIak (Osakidetzak) eman dizkigun 16 inprimagailu prestatu dizkiegu. Bestalde Gandiolen (Senegalen) dauden eskoletarako birziklatutako 42 ordenagailu martxan jarri ditugu, eta hauekin batera, beste 5 inprimagailu ere bidaliko dizkiegu.
Harreman polita sortu da hiru elkarteen artean; helburuen artean daude arrakala digitala murriztea, eta ahal den neurrian, bertako komunitateen hezkuntza sistemari laguntzea.