Dibertsikoak Almenen

Dibertsiko ikasleak Almenen egon ziren atzo beraiek sortutako produktu ezberdinak saltzen. Goiko sarreran postu txukun bat jarri zuten koloretako produktu ederrekin. Oso bisita polita izan zen!

Read More

Mikroinformatika ziklokoek Gaztelupeko DBH ekoei tailerrak eskaini dizkiete

Aurreko asteetan Gaztelupeko DBH 4ko digitalizazioko ikasleak Ferixalekuko mikroinfomartika zikloa ezagutzen izan ziren. Mirkoinformatikakoek ordenagailuak desmuntatu eta muntatu zituzten Gaztelupekoei osagai ezberdinen inguruko azalpena emanez. Hogeita bost bat ikasleko bi talde izan ziren Ferixalekuan. Giro ederrean, goiz polita pasatu zuten. Eskerrik asko gure zikloa ezagutzera etortzeagatik! Hurrengora arte! 

Read More

Lanbide Heziketako gazteen eta adinekoen arteko gizartearen-onurako belaunaldien arteko proiektua

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa, Helduak Adi eta Bizipoz erakundeekin elkarlanean, Leintz Bailarako Adinekoen eragile desberdinekin proiektu batetan murgildu da ikasturte honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ekimen hau Etokizuna Eraikiz programaren barruan sartzen da. Belaunaldiartekotasuna eta Bizitza Betearen ikuspegia oinarritzat dituen erronka honetan, gure Lanbide Heziketako ikasleak bailarako adineko pertsonekin batera arituko dira testuinguru pedagogiko-emozional batetan ezagupen…

Read More

Jose Aranakoak eta Almeneko txikienak Ibarraundi museoan

Abenduari hasiera emateko, Jose Arana guneko eta Almeneko ikasle txikienek goiz ederra igaro zuten Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Bertan, Euskal Herriko mitologiari buruzko erakusketa ikusteko aukera izan zuten. Museoa zoragarri apainduta zegoen, eta lan handia egin zuten dekorazio guztiekin. Ikasleek ingurune magikoaz gozatu zuten eta euskal kulturaren balioak ezagutu zituzten. Egun borobila izan zen gure ikasleentzat.…

Read More

Almeneko DBH 1 eta 2ko ikasleak EITB Maratoirako bideoa sortu dute

DBH 1 eta 2ko ikasleek ilusio handiz bideo bat sortu dute EITB Maratoian parte hartzeko. Proiektu honekin elkartasuna sustatu eta ekarpena egin dute. Ikasleak talde-lanean aritu dira, bideoa sortzeko pauso guztietan parte hartuz. Lan bikaina egin dute! Hemen bideoa: https://drive.google.com/file/d/1eYHUun323qcS8aOigVCGyNEkQvoA3N_F/view?usp=sharing

Read More

Denok bat PROIaren amaiera Gazteluondon

Gazteluondoko LH 4.mailako ikasleak “Denok bat” PROIa  lantzen aritu gara hilabete hauetan. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan 2.mailako ikasleentzat kultura ezberdinen inguruko aurzkezpen bat sortzea izan dira. Aurkezpen honetan, kulturen inguruko ezaugarriak ezagutzeaz gain, tokian tokiko jakiak dastatzeko aukera izan zuten 2.mailako ikasleek. Lan bikaina egin duguna!

Read More

Koirakaskuntzaren gaineko formazioa eta bisita Arimazubi gunean

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko (EHI) kideek azken hiru urteetan zehar koirakaskuntzaren inguruko formazioa eskaintzen dihardute, ikastetxeetan metodologia hori ezartzeko helburuarekin. Formazioaren baitan, ikastola ezberdinak bisitatzen ari dira, koirakaskuntza bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko asmoz. Metodologia berritzaile hau inplementatzen ari diren edo inplementatuko duten 18 irakasle izan dira bisitaldietan parte hartzen, ikastola ezberdinetatik etorrita. Lehenengo bisita…

Read More

Industria Eguna ospatu dute Gaztelupeko DBH 4ko ikasleek inguruko enpresak bisitatuz

Gaur, abenduaren 12a, Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek Industria Eguna 2024 ospatu dute, Gipuzkoako industriaren errealitatea ezagutzeko aukera paregabea izan duten egitasmoan parte hartuz. Ekimen hau Adegi elkarteak antolatu du, helburu nagusitzat hartuta gazteen artean industria sektorearen erakargarritasuna eta etorkizuna sustatzea. Industria Egun honek, batetik, prestakuntza teknikoak eta zientzia eta teknologia alorrak (STEM) nabarmentzea du…

Read More

Sukaldaritzakoek akordeoi lehiaketako otorduak prestatu dituzte

Zaldibar guneko Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzako 2.mailako ikasleek, asteburuan Arrasaten egin den akordeoi lehiaketako otorduak prestau dituzte (ostiral gaueko afaria, larunbateko bazkari eta afaria, eta igandeko bazkari eta gaueko luntxa). Guztira asteburuan zehar 350 lagunei jaten eman diete, Arrasateko SUDC elkarteari erreleboa hartuz. Ondorengo irudiak ikustea besterik ez dago, prestatutako jakien kalitatea ikusteko.  Bejon deizuela!

Read More

Kataluniako Suara kooperatibako kideak gurean

Pasa den asteazkenean Kataluniako Suara kooperatibako 37 kidek gure Ikastolako Uribarri gunea bisitatu zuten. Bi egunetarako etorri ziren Arrasatera MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa ezagutzera.  Suara kooperatiba Katalunia osoan presente dago eta bereziki adinekoen zaintzan eta lehen hezkuntzako arretan espezializatuta dago. Azken sektore honetan, 29 haurtzaindegi dituzte lurralde osoan. Bisitan, Amaia Arrieta Uribarriko guneko arduradunaren eskutik, Arizmendi…

Read More