Jose Aranakoak eta Almeneko txikienak Ibarraundi museoan

Abenduari hasiera emateko, Jose Arana guneko eta Almeneko ikasle txikienek goiz ederra igaro zuten Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Bertan, Euskal Herriko mitologiari buruzko erakusketa ikusteko aukera izan zuten.

Museoa zoragarri apainduta zegoen, eta lan handia egin zuten dekorazio guztiekin. Ikasleek ingurune magikoaz gozatu zuten eta euskal kulturaren balioak ezagutu zituzten.

Egun borobila izan zen gure ikasleentzat. Eskerrik asko Ibarraundi museoko arduradunei lan bikainagatik!