
Lanbide Heziketako gazteen eta adinekoen arteko gizartearen-onurako belaunaldien arteko proiektua
Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa, Helduak Adi eta Bizipoz erakundeekin elkarlanean, Leintz Bailarako Adinekoen eragile desberdinekin proiektu batetan murgildu da ikasturte honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ekimen hau Etokizuna Eraikiz programaren barruan sartzen da.
Belaunaldiartekotasuna eta Bizitza Betearen ikuspegia oinarritzat dituen erronka honetan, gure Lanbide Heziketako ikasleak bailarako adineko pertsonekin batera arituko dira testuinguru pedagogiko-emozional batetan ezagupen eta esperientziak partekatzen. Zehazki, gure zikloetako ikasleek beraien zikloekin lotutako edukietan formakuntza eskainiko diete adinekoei, hauen bizitza premia desberdinak asetzeko asmoz.
Burutuko diren jarduerak eta emango diren tailerren inguruan adineko eragileei
informazioa eman eta beraiengandik proposamen desberdinak jasotzeko helburuarekin, azaroaren 29an bilera bat gauzatu zen Ferixalekuan; Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko hainbat eragile bertaratu ziren (12 eragile) parez pare proiektuaren inguruko ideiak jaso eta beraien iritzi eta
proposamenak emanez.
Giro onean buruturiko ekitaldia zalantza izpirik gabe, gustora geratu ziren bi aldeak, sukaldaritzako zikloko ikasle eta irakasleek prestatutako mokadutxo bat dastatu eta jasotako inpresioak partekatzen.
Hemendik aurrera, ikasleak lanean jarriko dira eta ondo bidean, urtarrilaren erialdetik ikasturte amaierara bitartean, Informatika, Erizaintza, Osasun larrialdiak eta GIKAIkoek, dagozkien tailerrak emango dizkiete gure ikastolara interesatuta hurbiltzen diren adinekoei.
Bejondeiela haiei eta bejondeigula guri!