![](https://arizmendi.eus/wp-content/uploads/1000048795-1024x472.jpg)
Sukaldaritzakoek akordeoi lehiaketako otorduak prestatu dituzte
Zaldibar guneko Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzako 2.mailako ikasleek, asteburuan Arrasaten egin den akordeoi lehiaketako otorduak prestau dituzte (ostiral gaueko afaria, larunbateko bazkari eta afaria, eta igandeko bazkari eta gaueko luntxa). Guztira asteburuan zehar 350 lagunei jaten eman diete, Arrasateko SUDC elkarteari erreleboa hartuz.
Ondorengo irudiak ikustea besterik ez dago, prestatutako jakien kalitatea ikusteko.
Bejon deizuela!