TTAK-en eskutik Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”-ekin elkarrizketa Arrasateko DBH 4ko ikasleek

Arrasateko Gaztetxean izan dira urtero bezala Arrasateko DBH4ko ikasleak, Joxe Mari Agirretxe zein Porrotx-ekin elkarrizketa izateko aukera izan dute ikasleek. Porrotx-ek edo Joxe Marik, bere ohiko umore eta hurbiltasunarekin, euskararen inguruko hausnarketak eskaini ditu, baina horretaz haratago, gaur egungo gizarteak aurrez aurre dituen beste gai garrantzitsu batzuk ere jorratu ditu: emakumeen egoera, mugikorraren erabilera eta gizartearen erronka orokorrak, besteak beste.
Saioa elkarrizketa eta parte-hartze dinamikoen bidez garatu dute TTAK-eko parte hartzaileek, eta ikasleek gogoeta egiteko aukera izan dute. Joxe Marik, bere esperientziaren eta ikuspegiaren bidez, gazteen artean motibazioa pizteko ahalegin berezia egin du.
Eskerrik asko Porrotx-i eta ekitaldia antolatzen lagundu duten TTAKe-ko kide guztioi, ekimen aberasgarri honen bidez euskararen eta gizartearen inguruko kontzientzia areagotzeagatik.