Olarteko 3 urtekoek Ferixalekuko Lanbide Heziketa bisitatu dute

Gorputzaren inguruko proiektuaren lanketaren harira, Olarteko Muru taldekoak Lanbide Heziketako erizaintzako ikasleengana joan ziren bisitan. Gorputzeko atal ezberdinak eta lehen sorospeneko hainbat ezagutza jaso zituzten txikienek Ferixalekuko ikasleen eskutik.

Goiz pasa ederra eta interesgarria pasa zuten guztiak elkarrekin.

Mila esker bihotzez Lanbideko ikasleei erakutsitako prestutasunagatik!

Olarteko 3 urtekoak Lanbide Heziketan