Aurten ere Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu dira First Lego League Euskadi txapelketan

Larunbatean, otsailak 22, 400 haur eta gazte inguruk Euskadi mailako FLL txapelketan parte hartu zuten Arrasateko Mondragon Unibertsitateko espazioetan. Bertan, Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu ginen, Almeneko talde bat eta Gaztelupeko hiru talde. Taldeko bakoitzeko ikasleek roboten misioak egiten eta ozeanoko arazoak teknologia bitartez erronka hauek hobetzeko garatu dituzten berrikuntza proiektuak aurkezten ibili ziren.  Ikasleentzat esperientzia…

Read More

Umezaintzako 5 urtekoak Kulturolako margolarien tailerrera egin dute bisita

Umezaintzako Artea eta Astigarra taldeko 5 urteko haurrak Kulturolara joan ginen Arrasateko margolarien tailerra ikustera. Bertan, Marga eta Bearen laguntzarekin, teknika desberdinak erabiliz koadro ederrak margotu genituen denok elkarrekin. Goiz dibertigarria pasatu genuen! Eskerrik asko Bea eta Marga!!! Jarraian argazkiak:

Read More

“Arrasate Erdi Aroan” PROIa landu dugu Gazteluondon

Gazteluondoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleok  “Arrasate Erdi Aroan” PROIa landu dugu. Proiektu honetan Erdi Aroaren ezaugarriak landu ditugu eta ondoren Arrasateko Erdi Aroko aztarnak identifikatu ditugu. Proiektuari amaiera emateko, familientzako Arrasatetik bisita gidatuak prestatu ditugu herrian aurki ditzakegun Erdi Aroko aztarnak ezagutzera emateko asmoz. Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi!

Read More

Gaztelupeko 4. mailako ikasleak Habitat erakusketan

Arrasateko Kulturateko Loramendi gelan zabaldu berri duten Habitat erakusketa bisitatu dute Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek. Naturarekiko eta ingurumenarekiko harremanak aztertzen dituen erakusketa honek, Euskal habitateko historia eta bertako ezaugarriak aztertzeko aukera izan dute. Nabarralde eta Zuztarrak Errotuz elkarteek osatu dute “Habitat, Ezkutatu diguten historia” izeneko erakusketa, Arrasateko Udalaren laguntzarekin. Gaztelupeko DBH-ko 4. mailako ikasleek…

Read More

Haur Minbiziaren Nazioarteko egunarekin bat egin dugu Ikastolan

Otsailaren 15ean, haur minbiziaren nazioarteko eguna izan zen, eta ostiralean,  Aspanogi elkarteak urtero bultzatzen duen “Urrezko begiztaren indarra” sentsibilizazio ekimenarekin bat egin genuen gure Ikastolan. Horretarako, Ferixalekuan photocall-a egin genuen, minbizia jasaten ari diren haurrenganako elkartasuna adieraziz. 

Read More

Bizitza Betea: Ferixalekuko Lanbide Heziketako gazteen eta pertsona nagusien arteko gizartearen-onurako belaunaldien arteko proiektua

Jada martxan da Leintz Bailarako adinekoak eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ikasle gazteak elkartuko dituen belaunaldien arteko proiektua. Proiektu hau pasa den ikasturtean hasi zen Debagoieneko Adinekoen eragile desberdinak aztertzeko abiatu genuen ekimenetik. Proiektu hartan Helduak Adik, Bizipozek eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak parte hartu zuten elkarlanean. Bertan Bailarako  adinekoen eragileen mapa bat sortu genuen…

Read More

BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan 

Pasa den astean, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. 6.mailako ikasleok Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Euskaraldiaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen, noiz ospatzen den eta zein rol dauden…

Read More

“Ostiral bizi” Aretxabaletako ludotekan

Aretxabaletako Ludotekak LH5 eta LH6ko ikasleei zuzendutako ekimen bat sortu du: “Ostiral bizi”. Helburua ludotekara adin honetako haurrak erakartzea ez ezik, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sustatzea ere bada. Horretarako, ostiralero ekintza berezi batzuk antolatuko dira. Ekintza guztiak doakoak izango dira, baina parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute ludotekan bertan, aforo-mugak direla eta.…

Read More

“Arrasate Erdi Aroan” PROIa landu dugu LH 2.mailan

Arrasate Erdi Aroan PROIa aurrera eraman dugu Arimazubiko 2. mailako ikasleok. Lehenik eta behin, Erdi Aroko ezaugarri nagusiak aztertu ditugu, ondoren Arrasateko sorrerarekin lotzeko. Informazio hori guztia uztartzeko, Arrasateko alde zaharra bisitatu dugu, eta Olatzek eta Leirek garai hartako bitxikeriak kontatu dizkigute. Ikusitakoaren eta entzundakoaren lanketa egin dugu gelan, eta, azkenik, triptiko baten laguntzaz, etxekoei…

Read More

Gaztelupeko 2. batxilergoko ikasleak Ikerlanen emakume zientzialarien astean

Gaztelupe guneko 2. batxilergoko teknologiako ikasleek Ikerlan zentro teknologikoa bisitatu dute, Emakume Zientzialarien Astearen harira. Ekimen honen helburua emakume zientzialarien ekarpena nabarmentzea eta gazteen artean, bereziki nesken artean, zientzia eta teknologiaren arloko ikasketak sustatzea izan da. Bisitan zehar, ikasleek Ikerlanek garatzen dituen proiektu berritzaileak ezagutzeko aukera ere izan dute, hala nola adimen artifizialaren aplikazioak, robotika…

Read More