
Aurten ere Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu dira First Lego League Euskadi txapelketan
Larunbatean, otsailak 22, 400 haur eta gazte inguruk Euskadi mailako FLL txapelketan parte hartu zuten Arrasateko Mondragon Unibertsitateko espazioetan. Bertan, Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu ginen, Almeneko talde bat eta Gaztelupeko hiru talde. Taldeko bakoitzeko ikasleek roboten misioak egiten eta ozeanoko arazoak teknologia bitartez erronka hauek hobetzeko garatu dituzten berrikuntza proiektuak aurkezten ibili ziren.
Ikasleentzat esperientzia polita izan zen, bizitako eguna eta esperientzia bera positiboki baloratzen dute, baita aurretik bidean egindako lana ere.
Zorionak sarituei eta parte-hartzaile guztiei! Eta, noski, baita irakasleei eta Ikerlaneko profesionalei ere, hauen lanari, borondateari eta babesari esker, urtero izaten delako posible esperientzia hau.
Hurrengora arte!
Argazkiak:
TuLankideko argazkiak: