Guneak
“Aukeragune” feria gauzatu dute gurasoentzat Gaztelupeko DBH 3.mailakoek
Otsailaren 26an, Gaztelupe guneko DBH 3. mailako ikasleek Aukeragune feria antolatu zuten gurasoentzat “Aukera berriak” PROI-ari bukaera emateko. PROI-aren galdera gidaria “Nola ikusarazi gure ingurukoei etorkizuna gaurtik eraikitzen dela?” izan da. Aldaketaz beteriko nerabezaroa bezalako etapa zail honetan, asko dira nerabeek jasaten dituzten aldaketak (fisiko, sozial, emozionalak…), eta askotan zaila egiten zaie hauek ezagutu, onartu…
Read MoreMagala espazioko bigarren hitzaldia ere jendetsua izan zen
Joan den ostegunean egin genuen Arrasateko Uribarri gunean kokatzen den Magala espazioko arratsaldeetako 2. saioa; oraingoan ere jendetsua! 24 heldu eta dozena bat haur eta jaio berri bertaratu ziren gunera, eta giro goxoan pasatu zuten arratsaldea. Mugimendu askea zer den, mugimendu askea nola bermatu eta sustatu daitekeen, beronek haurraren garapenean duen eragina eta lagungarri izan…
Read MoreMikroinformatika heziketa ziklokoak Iruñeako Traperos de Emausen
Arrasateko Ferixaleku gunean kokatzen den mikroinformatika zikloko ikasleak Iruñeako Traperos de Emaus bisitan izan dira. 200 langiletik gora duen erakundeak birziklapena eta ekonomia solidarioa bultzatzen ditu. Izugarria da zenbat gauza botatzen ditugun: arropa, etxetresna elektrikoak, jostailuak, ordenagailuak, bizikletak… denetik! Sistema linealetik (ekoiztu, erabili eta bota) zirkularrera pasatu behar dugula (berrerabilpena) ikasi dugu bertan. Eskerrik asko,…
Read MoreTxapeltxin Almenen!
Inauteri aurreko ostegunean izan ohi den bezala, aurten ere Txapeltxinen bisita izan dugu Almenen. Lehen Hezkuntzako guztiok harrera egitera jaitsi ginen, buruan txapelarekin. Abestu, dantzatu eta Txapeltxinen hitzak entzun genituen, giro alai eta dibertigarrian. Ikasleek gogoz parte hartu zuten ekitaldian. Hasteko, Txapeltxinek ongietorria eman zigun bere umore eta eskarmentuarekin. Ondoren, Txino dantza dantzatu eta musikarekin…
Read MoreAlmeneko LH2koak emakume zientzialarien eguna ospatzen
Aurreko astean emakume zientzilarien eguna ospatu genuen, eta primeran ibili ginen. Emakume zientzialari batzuk ezagutu eta ondoren, esperimentu batzuk egin genituen. Gora emakume zientzialariak!
Read MoreAlmeneko DBH2koak Eskoriatza eta Aretxabaletan
Astelehen goizean, Almen guneko DBH2ko ikasleak herrietara joan ziren bertako ikastolako ikasleekin batera Txinpartak Hauspotuz kanpaina aurrera eramateko. On Fire PROIan gure energia kontsumo ohituran aldaketa kolektibo baten beharra dagoela konturatu dira ikasleak, eta horren inguruan kontzientzi hartzeko herritarrek kanpaina hori aurrera eraman zuten. Bi herrietan honako ekintzak eraman ziren aurrera: aurkezpena, energiarekin lotutako jolasak,…
Read MoreBIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan
Pasaden asteazken, ostegun eta ostiralean DBH2ko ikasleak “Aniztasuna eta inguru hurbileko eragileak” izeneko BIZI egunetan murgilduta ibili dira. Bertan, aniztasuna zer den lantzea eta horri erantzuna emateko inguruan dauden eragileak ezagutzea izan dute helburu. Tartean hainbat testigantza eta bisita izan dituzte, besteak beste Begi Sare elkartearena, Aspacerena eta Goienetxerena.
Read MoreTabako eta alhokolaren kontsumoari aurre egiteko formakuntza
Aurreko astean, LH 6. mailako gurasoentzako formazio bikaina jaso genuen Almenen. GARAIA enpresako teknikariak, Ainhoak, tabako eta alkoholaren kontsumoari aurre egiteko tresna erabilgarriak eskaini zizkigun. Aurretik, ikasleek gaia sakon landu dute gelan lau saiotan, eta esperientzia oso aberasgarria izan da.
Read MoreLeire Viguriren bisita “Eta gero zer?” PROIaren baitan
“Eta gero zer?” PROIan, ikasleak jaiotzetik nerabezarorarte jasango dituzten gorputz aldaketak ezagutzen ari dira. Orain arte, gorputzaren eta genitalen ezberdintasunak landu ditugu, baita kanpoko zein barneko sexu organoak ere. Proiektu honen baitan, Leire Viguri ginekologoa gurekin izan dugu. Leirek hilerokoari, haurdunaldiari, erditzeari eta zakila duten pertsonen aldaketei buruz hitz egin zigun beste hainbat gauza askoren…
Read MoreBafle Moreak PROIaren baitan, emakume erreferenteekin mahaingurua egin dugu Arimazubin
Bafle Moreak PROIean murgilduta daude Arimazubiko LH 6ko ikasleak. Proiektu honetan, uneoro presente izango dugun galdera gidaria hau izango da: “Nola bultza dezakegu parekidetasuna kanta ezagunen bitartez?”. Izan ere, historian zehar genero parekidetasun eza nabarmena izan da, eta gaur egun ere, horren presentzia nabaria da gure bizitzako esparru askotan, lanean, kirolean, etab. Gure ikasleei begira,…
Read More