Mikroinformatika heziketa ziklokoak Iruñeako Traperos de Emausen

Arrasateko Ferixaleku gunean kokatzen den mikroinformatika zikloko ikasleak Iruñeako Traperos de Emaus bisitan izan dira. 200 langiletik gora duen erakundeak birziklapena eta ekonomia solidarioa bultzatzen ditu.  Izugarria da zenbat gauza botatzen ditugun: arropa, etxetresna elektrikoak, jostailuak, ordenagailuak, bizikletak… denetik!

Sistema linealetik (ekoiztu, erabili eta bota) zirkularrera pasatu behar dugula (berrerabilpena) ikasi dugu bertan.

Eskerrik asko, Traperos de Emaus beste behin egindako arrera onagatik. Hurrengora arte!

Mikroinformatikakoak Trapero de Emausen